Arranomendizuriain (ez da egiaztatu)-k sortua, 2009, uztaila 17 - 11:44
Beste hainbatetan bezala, Mendien Katalogoaren erabakia bitxia izan zen: apalagoa eta oro har oso erakargarria ez den Txutxurru mendia aukeratu zuten zerrendarako, hurbileko Arranomendi bazter utzita. Bitxia, zeren hemen ez baitugu ezpel eta sasien artean ibili beharko gailur itxi bateraino iristeko, aitzitik, ongi zaindutako bideak tontor panoramiko bateraino eramanen gaitu. Bertan Iruñeko Donibane Mendi Taldeak jarritako buzoi handi bat ikusiko dugu. |
|