Skip to main content

IGUZKIEGI zutarria

zuriain·k

2009/09/08 - 18:20

Iguzkiegi
©zuriain (2009-09-10)
Megalito mota
Zutarria
Megalito eremua
MONDARRAIN - ARTZAMENDI
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
2006-09-23
Elementu kopurua
1
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria
Oso nabarmena
Beste izenak
ETXAMENDIKO LEPOA

Komentarioak

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Irailaren 8·an - 18:23etan·an

    berriz ere laguntza eske. Iguzkiegiko lepo zabalean, koordenada hauetan (gpstik zuzenean hartuak dira) bitxo hau zegoen. Monumentua da?

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Irailaren 8·an - 21:17etan·an

    itxura badu. iparraldeko zerrenda osatu gabea dago halere, bai hau eta bai beste asko falta daitezke. Blot jaunaren argitalpenei errepaso bat eman beharrean nago.

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2009·ko Irailaren 9·an - 19:50etan·an

    Nik dakidanez, berria da. Blot-ek argitaratuta dituen liburu guztien artean ez daukat honen daturik. Eta guk aurkitutako megalitoen zerrendan ere ez dago. Beraz, ineditoa da.
    Zein altuera dauka? Ez bada oso handia, mugarria izan daiteke.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Irailaren 10·an - 08:46etan·an

    Txikia ez zen izan ere: 1,80m inguruko harri puska zen. Horregatik, eta kokaturik dagoen tokitik (lepo batean, bide baten ertzean) monumentua zela uste izan nuen. Ezaguna izan behar du nahi ta nahi ez, bide-errepide horretatik pasatzen den edonork erreparatuko dio, Gr-10ko markak eta guzti ditu margoturik. Agian artifiziala da, modernoa. Bururatzen zaidan beste teoria Iguzki Mendebal trikuharriaren arrastoa izatea, teorian gorago eta ekialderago dago, bana badakizue nolako gorabeherak dauden koordenadekin...

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2010·ko Martxoaren 2·an - 18:51etan·an

    Jacques Bloti idatzi nion honen berri emateko eta hau da erantzun didana:
    Berak ikusi zuela duela urte pila, baina etzanda zegoen. Izkin bat zeukan puskaturik (falta zaiona).Duela 5-6 urte zutik jarri zuten.
    Beraz, zutarri berri bat zonalde honetan eta Blotek nola ez zeukan megalito hau argitaratuta, ba zu izango zara aurkitzailea . Zorionak!!

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2010·ko Martxoaren 3·an - 08:13etan·an

    Hara! Hitz ematen dut nik ez nuela harritzar hori zutitu, nahiko nekaturik bainentorren Artzamenditik ;)
    Nolanahi ere, kontuak meritu handirik ez du: bide baten ertzean halako traste bat ez ikustea ere... GRaren margoak eta guzti zituen! Galderatxo bat... zenbat kobratzen da aurkituriko megalito bakoitzeko?

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Martxoaren 3·an - 08:30etan·an

    zorionak zuriain! kobratzearena ez dakit zenbatekoa izango den, baina hemendik aurrera urtean bitan joan behar duzu inguruko belarra moztu eta harriak atontzera. ez al zenuen irakurri hori izena eman zenuenean? ;-) eta beste asko ere aurkitu ditzazula!

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2010·ko Martxoaren 3·an - 13:59etan·an

    Milesker, Inaxio! Baina ez du meritu handirik, espero dut noizbait harritzar zailagoren bat aurkitzea.

    Eta belarrari dagokionez, zorionez toki ona suertatu zitzaidan, ardi eta behorrek eginen baitidate txukuntze lana ;)

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2010·ko Abuztuaren 30·an - 20:03etan·an

    Kaixo, Zuriain!

    Sentitzen dut, baina nire Hilharriak taldeko lagunek ikusia zuten duela 4 urte. Etzanda zegoen eta zutarria izan zitekeela konturatu ziren. Goian daukazu Balerek egin zuen marrazkia, aurkitu zuten egunean. Eta, gainera, lepo horren izena Etxamendiko lepoa da.
    Agur bero bat!

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2010·ko Irailaren 8·an - 13:02etan·an

    Banengoen ni ezinezkoa zela halako harritzar bat oharkabean pasatu izana! Tira, jarraituko dugu mendietan barrena ibiltzen, eta noizbait zerbait berri aurkituko dugu. Ongi izan!

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2010·ko Urriaren 28·an - 18:02etan·an

    Marrazkia ©Balere Barrerok egindakoa da.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Urriaren 28·an - 21:34etan·an

    argazkia norberarena ez bada, "egilearen informazioa" atala erabiltzea da egokiena: han jartzen den izena agertuko da argazkiaren egile bezala.

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

IGUZKI mendebalde tumulua (203 m.) · IGUZKI mendebalde harrespila (231 m.) · IGUZKI MENDEBAL trikuharria (263 m.) · IGUZKI zutarria (349 m.) · IGUZKI HEGO harrespila (822 m.) · IGUZKI HEGO 3 harrespila (839 m.) · IGUZKI HEGO zutarria (876 m.) · IGUZKIKO TONTORRA harrespila (892 m.) · IGUZKIKO TONTORRA trikuharria (908 m.) · Iguzkimendi mendia (908 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi