Skip to main content

Sanguein-Otsaurka Munarriz herritik ibilbidea

zuriain·k

2009/11/20 - 13:40

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Munarriz
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Lurraldea

Ibilbide honek ez du zailtasun handirik, baina ez da komenigarria lainoa edo eguraldi kaskarreko egunetan. Halaber, komeni da erantsitako mapa erabiltzea azalpenak hobeki ulertzeko.

Munarriz herritik abiatuko gara, dorre ikusgarriaren parean. Pista bat hego-mendebaldera ateratzen da herritik alor artean. Santa Kruz gain apala inguratuko dugu hegoaldetik. Luze gabe, pista uzteke, Elimendi eta Zoiolagaina ikusiko dugu. Pista bi mendion arteko lepora eramanen gaitu, aukera emanez biak ala biak igotzeko. Lepoan mendebalderantz jarraituko dugu. Borda baten parean, iparralderantz doan pista batekin eginen dugu topo. Begien bistan izanen dugu Sangueingo branka, baina oraingoz sakan batek bereziko gaitu menditik. Pista ipar ekialderantz jarraituko dugu, zelai ederretara atera arte. Orain -ikus erantsitako mapa- Sangueingo aldapari ekinen diogu zailtasun handirik gabe. Txartelontzira iristeko brankaren puntaraino joan beharko dugu, nahiz eta toki hori apalxeagoa izan. Itzultzeko bide bera erabil dezakegu edo mapan adierazitakoa jarraitu. Zilerteko gainera igotzeko ez dago bide zehatzik, eta basoak traba handirik jarri ez arren, atakarik gabeko txarrantxa bat pasatu behar da. Nekea merezi du, Zoiolagaina eta Altoredondo arteko parajeak ezin ederragoak baitira.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Sanguein-ZURIAIN.gpx 420.02 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi