Labeagazuriain (ez da egiaztatu)-k sortua, 2010, urtarrila 5 - 12:53
Sona handiagoa luke Labeagak Txaruta-Garmendi bikotea hain hurbil izanen ez balu. Izan ere, mendi ederra dugu Labeaga, zorrotza, baso ederrez inguratua, baina gailur ireki samarrekoa. Sanmigelargain mendiak eta Bagaundiko lepoak uztartzen dute mendi hau Mortua edo Belateko mendien soka nagusiarekin. Hegoaldeko lepoan, inguru ezin ederrago batean, Labeagako borda auki dezakegu. |
|