Mendizuriain (ez da egiaztatu)-k sortua, 2010, urtarrila 15 - 15:11
Arga ibaiak, Urkiagako lepoan sortu eta Eugiko urtegian geldialdia egin eta gero, sigi-saga gainditu behar ditu Azegi eta Baratxueta mendien estribazioek jartzen dizkioten oztopoak, Esteribarko lasaitasunera atera aurretik. Ibaiak urraturiko arroil hau agian ez da Nafarroako beste batzuk bezain ikusgarria, baina merezi du bisita, eta Mendi da inguruko behatokirik onenetako bat. |
|