Skip to main content

Atsagarbia Igariko mendatetik ibilbidea

zuriain·k

2010/01/25 - 11:59

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Igariko mendatea
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Lurraldea

Igariko mendatean autoa utzi eta gure gainean, ipar-ekialdean, dagoen mendi mazela pinuz josiari ekinen diogu, iparrerantz. Berehala pista belartsu batean egonen gara, mendi sokaren gainaldean gora egiten duena: Ardibidea da. Pinudiak bi aldeetan izanen ditugu, baina noizbehinka zabaldu eta paisaia ederrak ikusiko ditugu. Pistak gorabehera batzuekin egiten du iparrerantz, eta aldapa behera handi bat eginda, Atsagarbiako harria ikusiko dugu, dagoeneko nahiko hurbil. Track eta mapan ikusiko duzuenez, gu mendebaletik hurbildu ginen harrira, hasieran bidexka nahiko egoki batetik, baina gero basoa itxi eta xenda ikusgaitzetan barrena egin genuen zailtasun handiekin. Itzultzeko aukeratu genuen bidea garbixeagoa da, batez ere azken zatian, ardibidearen ibilbidetik. Agian, gomendagarriagoa izanen da joan-etorria bide honetatik egitea. Horretarako, gailurra utzi eta Atsagarbiaren ekialdeko kota nahiko zikin bat igaro beharko dugu. Behin kota pasaturik, ekialderantz bideska bat ikusiko dugu, bide honek mendia ekialdetik inguratu eta berehala hegoalderantz hasten da. Minutu batzuetan ardibidean egonen gara, berriz ere Igariko mendatera eramanen gaituena.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Atsagarbia-ZURIAIN.gpx 39.56 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi