Bonbagaina, Itzagibel eta Ugatreina San Frantziskoren lepotik

zuriain-k sortua, 2010, iraila 13 - 08:36
Ibilbide mota Joan-etorria bide beretik
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA San Frantziskoren lepoa
Lotuta »Bonbagaina, Itzagibel eta Ugatreina San Frantziskoren lepotik (track) »Bonbagaina (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Bonbagaina, Itzagibel eta Ugatreina San Frantziskoren lepotik
Bonbagaina, Itzagibel eta Ugatreina

Aezkoa Hiriberritik aterako gara. Hiru kilometro pista saihestu nahi baldin baditugu, autoz joan gaitezke San Frantziskoren leporaino. Bertan, hego-ekialderanzko pista hartu (eskuinetara). Saihesbideei kasurik egin gabe, kilometro bat inguruan ibilitakoan, eskuinaldeko txarrantxan ataka bat bilatuko dugu. Ez dago nahasterik, bakarra baita. Txarrantxaz bestaldera, baso trinkoan gora hasiko gara, bidexkak elkartuz, landaretza tunelaren azpian. Ez dago aparteko zailtasunik: hiru larre zeharkatuko ditugu (ni haien ezkerretara dagoen bidexka batean barrena joan nintzen. Azken larrearen muturrean, ezkerretara joanen gara. Hobe duzue nire tracka eramatea, zailtasunik gabe igoko baitzarete gailurreraino. Hori bai, metro batzuetako okertzeak zailtasun dezente ekar litzake, ezpelak izugarri ixten baitira gailurraren inguruan.
Bidea desegin eta pistako atakara itzulita, pistan gora jarraituko dugu. Pistak Bonbagaina ekialdetik inguratu eta Itzagibel aurreko lepora ateratzen da. Pistak igotzeari uzten dion tokian (1146m) saihesbide ez oso nabarmen bat ikusiko dugu ezkerraldera. Itzagibelgo bizkar leunari ekinen diogu biderik gabe. Txarrantxa pare bat ataken laguntzaz igaroko ditugu. Gailurrean kairn txiki bat, tako geodesikoa eta tumulu nabarmen bat ikusiko ditugu.
Orain Ugatreinako gailurrera joanen gara. Horretarako, hego-ekialderantz joko dugu, bi gainen arteko leporantz. Bidexka batzuk daude, baina tokiak ez du aparteko zailtasunik. Behin lepoan bi aukera: txarrantxaren parean jo bidexka ez oso nabarmen batean barrena, edo txarrantxako langa bat zeharkatu eta landatuko alorrean barrena joan. Bi aukerak nahiko deserosoak dira, baina ez gehiegi. Ugatreinako konoa beti begien aurrean edukiko dugu gidari. Gailurretik hurbil, txarrantxa baten gainean jauzi egin beharko dugu, ez baitago atakarik. Guk hurbileko Gazteluzar mendira joan nahi izan genuen, baina biderik ez genuen aurkitu.
Itzultzeko, hobe da etorritako bidetik bueltatzea, inguruak ez baitu aukera handirik ematen. On egin!

Irudiak


***

***