Skip to main content

Euskal Herriko leize eta kobazuloak

inaxio·k

2011/07/25 - 13:40

6524 klik

Badugu webgunean atal berri bat leize eta kobazuloak jasotzeko: http://www.euskal-herria.org/node/24290. Begiratu bat ematen ibili naiz sarean orain arte egindako katalogazio lanen bila eta bi aurkitu ditut, bat Gipuzkoakoa, Aranzadiren eskutik, http://www.aranzadi-zientziak.org/catalogo-espeleologico, eta bestea Nafarroakoa, Nafarroako gobernuaren eskutik: http://www.cfnavarra.es/OPCM/buscsm.asp.

Gipuzkoakoak txukuna ematen du oso. Ez dut egiaztatu oraindik zenbaterainokoa den kokapenen zehaztasuna, baina itxura ona du. b5m zerbitzurako loturak ere eskaintzen dira, mapa gainean ikusi ahal izateko. Nik databasea jaitsi eta mapa batean jarri ditut denak ikusgai, hementxe: http://www.euskal-herria.org/gipuzkoako-leizeak.

Gauza bera egin dut Nafarroakoarekin, hementxe duzue: http://www.euskal-herria.org/nafarroako-leizeak. Kasu honetan, itxura denez, kokapenetan ehun metrotik gorako okerrak egon daitezke, ez du oso fidagarria ematen. Galdetu egin diet eurei, baina ez dut oraindik erantzunik jaso.

Ez dut oraingoz puntu horiek denak webguneko orri bihurtzeko asmorik mendi, megalito eta ermitekin egin dudan bezala, ez behintzat irteera bat edo beste egin eta zer seinalatzen duten ikusi arte, baina ez zait iruditzen denak sartzea merezi duenik. Asko eta asko "lurrean ageri diren zuloak" baino ez dira izango kanpotik begiratuta (barrutik oso ikusgarriak izanagatik, baina hori beste kontu bat da, ni ez naiz espeleologiazalea). Hor uzten dizkizuet orri horiek zuek ere zuen ingurukoak begiratu nahi badituzue, edo bidean bat ikusi eta fitxatuta dagoen egiaztatu nahi baduzue (pentsatzen dut Aranzadikoek eskertuko dutela aurkikuntza berrien berri ematea).

Leize eta kobazuloen beste katalogorik ezagutzen baduze, Bizkaia, Araba eta Iparralderako batik bat, esaindazue, eta saiatuko naiz beste hainbeste egiten.

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2011·ko Abuztuaren 3·an - 09:57etan·an

    Hauxe Nafarroako Herri Lanetatik erantzun didatena:

    <em>La base de datos de cuevas tiene un origen en los 60 y se tomaban las coordenadas situando la cueva en el mapa 1/5000 para obtenerlas, lo que puede llevar a errores importantes.</em>

    <em>Desde entonces, los grupos de espeleología hacen campañas que conllevan la actualización de las coordenadas mediante GPS, pero la revisión no es completa ya que no se revisan todas las cuevas.</em>

    <em>Actualmente se está trabajando en una nueva base de datos mas actualizada que en breve plazo de tiempo sustiuirá a la actual, pero tampoco supondrá la actualización de todas las cuevas y simas.</em>

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2012·ko Abuztuaren 17·an - 19:29etan·an

    Beste gauza baten bila ari nintzela honekin egin dut topo: <a href="http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informe_estudio/ka… leizeak katalogatu eta inbentariatzeko datu basea sortzea</a>. Bertan azaltzen denez, <strong>espeleobd</strong> izena duen eta Autonomi Erkidegoko hiru lurraldeetako kobazuloen informazioa batzen duen datu base bat dago. Orri horretan eskegita dauden dokumentuetako hirugarrenean, eranskinean alegia, Bizkaiko kobazuloen zerrenda dago. Bi mila pasatxo. Gehienak georreferentziatuta. Nik egiaztatu ditudanek behinik behin, <a href="http://www.euskal-herria.org/node/24995">Urallagak</a&gt; eta <a href="http://www.euskal-herria.org/node/25025">Baltzolako kobek</a>, kokapen zuzena dute.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2012·ko Abuztuaren 27·an - 10:04etan·an

    Jarri ditut ikusteko moduan, hemen: <a href="/node/25081">Bizkaiko leizeak</a>. GPX fitxategia orri honi erantsi diot.