Skip to main content

Lescundik Auñamendira ibilbidea

ietxaburu·k

2011/08/15 - 17:13

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
lescun
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
1538 m
Eskema
Sanchese, Col d'Anaye, Auñamendi, Col des Anies, Cabane d'Ardinet, Sanchese
Luzera
17.00 km
Iraupena
8 ordu
Lurraldea

Ibilbide hau, hasi eta bukatu, Sanchese izeneko zelaian egiten da. Lescun herritik 4 kn, eskasera dago, beraz hobe bertaraino autoz joan. Hara iristeko, Lescun herritik ateratzen den errepidetxo bat hartuko dugu; aurreraxeago pista bihurtuko da.

Sanchese (1.080 m).

Mendebaldera, Billare mendiaren eskuin aldean, zintzur batetik behera ur jauzi bat ikusiko dugu. Bidea, ur jauziaren eskuin aldetik, hasten da, gero zintzurretik jarraitu basoan zehar eta igo ahala, arana zabaltzen hasiko da eta larreak nagusitzen.

Ordu bete pasatxo eginda, “Anaye”ko txabolen ondotik igaroko gara (1.513 m). Aurrera jarraituz aranean gora eta beti mendebalderantz, beste ordu erdi pasatxoan “Sources de Marmitou” ingurura iritsiko gara (1825 m). Leku hau zoragarria da. Mendiz tentez inguraturik eta soroan belardi, harkaitz eta tarteka pinu txikiak.

Arana hemen bukatu egiten da, baina “Castenet” (eskuinean) eta “Peneblanque” (ezkerrean) artean, ia km. bat zabaleko lepoa dago. Bi igaro bide daude. Bat hego-mendebaldera: •Col de Ourtets” 2.170m. eta bestea mendebaldera: “Col d’Anaye” (“Col de Insole” ere deitzen zaio) 2.030 m. Guk azken honetatik gorantz joko dugu eta atera garenetik bi ordu eta erdira lepoan goian gaude.

Orain eskuinetara (ipar aldera) begiratuz, Añelarraren horma tzarra aurrean izango dugu eta hortik gora ekin behar dugu. Ez da garbi ikusten nondik izan daitekeen, baina erreferentzia gisa, aurrean, horma bera baino zertxobait baxuago den dorre bat ikusiko dugu eta honen eskuin aldetik gorantz korridore edo holako zerbait. (Ez genuen marrarik edo inolako seinalerik ikusi eta guk korridorean zenbait “cairn” egin genuen. Inguru honi. 2. mailako zailtasuna markatzen diote). Korridorearen goialdera irtetean, ipar-ekialdera joko dugu, Añelarraren tontorra ezkerretara utziz. Berehalaxe Auñamendiren tontorra aurrean eta gertu agertuko zaigu. Hala ere, astiro eta kontuz ibili behar dugu leku karstiko kaotiko honetatik ohiko bidearekin bat egin arte. Gero azken 200 metroak igotzea geratuko zaigu. Tontorrean betiko kontuak: paisaia zoragarria, ea. ea.

Igo garen lekutik hasiko gara jaisten, baina oraingoan bide nagusia jarraituz, Auñamendi tontorra mendebaldetik inguratuz, ipar-ekialderantz “Col des Anies” aldera jarraituko dugu. Aurreraxeago, 2.170 metroko garaieran gutxi gora behera, marrak aurrera jarraitu beharrean, ezkerretara adierazten dute. Hauei jaramon (kasu) eginez gero, ipar alderago dagoen “Col des Anies”era eramango gintuzkete, baina ez da beharrezkoa, ipar ekialderako norabidea jarraituz, zuzenago joango gara eta. Halaxe, karsta bukatu eta belardian behera jarraituz, bideak “Cap de la Baitch” txabolara (1.689 m.) eramango gaitu. Hemen bideak GR-10 arekin bat egin eta ekialderantz egiten du, “Refuge de Laberouat” aterpetxerantz. Ordu laurden eskas eta “Cabane d’Ardinet” en aurretik igaroko gara (1.545 m) eta beste ordu laurdenean, eskuinetara beherantz bide zidor bat hasten da (1.470m.). Bertan, handik beherantz GR-10 ez doala marrek adierazten dute, baina guk horixe hartuko dugu eta minutu pare batean errekara iritsiko gara. Hemendik aurrera erreka beherantz jarraituz bere ezker aldetik, zenbaitetan bidea garbi ikusten ez dela, ordu betean Sanchese zelaira iritsiko gara. (Aurreneko ordu erdian bidea ondo jarraitu genuen baina gero pixkana errekatik urruntzen joan ginen, beste biderik ez zegoelako edo guk ikusi ez genuelako. Kontua da, azken 10/15 minutu basoan behera zuzen jaitsi ginela, bideak hego-ekialderantz jarraituz, pistarekin bat urrutiegi egiten duelako)

 

Arrastoa
Eranskina Tamaina
aunamendi.gpx 208.06 KB
aunamendi.trk 255.07 KB
Oharrak
Lescundik Auñamendira igotzen diren gehienak, Refuge de Laberouatetik abiatzen dira (bertaraino autoz). GR-10 eko marrak jarraituz, ordu erdian, guk bidea utzi eta bide zidorra hartu genuen lekura iristen da eta handik aurrera, ibilbide honen azalpenean jaisteko adierazitako bidetik

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi