Elio

Elio
Elio jauregia, Ziritza ©inaxio
Monumentu mota Jauregia
Udalerria Ziritza Etxauribar
Mendea
XVI
Egoera Nahiko ona
Kokapena ED50 30T X.597620, Y.4738714
WGS84 42.792891 N, -1.807642 E.
Irudiak

***




XVI

Jauregia eta bere lorategia

Jauregia eta bere lorategia (lorategia zena esan beharko) hesi batez inguratuta dago, errepidearen bazterreko aldea bakarrik ikus daiteke. Handikiren batena izan behar du oraindik ere. Bertan nintzela etxe hartan neskame ibilitako emakume bat azaldu zen, adinean oso aurreratua, bere sendikoen laguntzarekin. Bere laguntzaile baten hitzetan, Belgikako Fabiola erreginaren neskame ibilia zan jauregi hartan duela urte asko, eta bisita egitera joanak ziren. Ez da halako handikirik aspaldi han izana izango, orain behitzat nahiko penagarri dago jauregia eta bere ingurua!