LARRONDO ? tumulua

Mota Tumulua.
Eremua BELAGOA.
Aurkikuntza José Manuel Legarra (2013/06/13)
Kokapena
· Alt.: 1676 m.
· WGS84 42.930500 lat., -0.889400 long.
· ED50 30T X.672335, Y.4755467
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu Larrondo mendia, ? tumulua, ROIZU 2 goiti trikuharria, ADAZIDOIA tumulua, ROIZU 1 bera trikuharria.
images
LARRONDO ?
Larrondoa ©Abrau

Non

Larrondo mendian. Intzagatik Larrondorako bidean, azken honen lehenengo gailurretik jeitsi eta horko lepoan dago kokaturik.

Irudiak

***

***

***

Egiaztatzeko

Ez dut inon honi buruzko daturik aurkitu; baina itxura osoa dauka. Honen hurbil badago beste aztarna bat, itxura onekoa. Gustatuko litzaidake den ala ez jakitea. Adituek dute hitza eta lana

tumulua

Kaixo, Abrau! Oso itxura ona dauka, baina ez da eraztun tumulua, tumulua baizik.
Hori bai, erdian depresio handia dauka, tumulu eta trikuharri asko bezala.

Esker mila

Esker mila irundarra zure erantzuna eta arretarengatik. Arrazoi osoa duzu, baina datuak jartzerakoan duda-mudatan ibili nintzen eta hura hautatu nuen. Erraten nuenez, honen hurbil badago beste aztarna bat eta egia errateko honek zalantza gehiago sorrarazten dizkit. Horregatik ez nuen jarri; baina orain jarriko dut azter dezazuen. Ea zer iruditzen zaizuen.

Ez du ez itxura txarrik.

Ez du ez itxura txarrik. Halako batean pasako dira Hilarriakekoak eta zerbait esango dute, baina aparte xamar gelditzen denez, itxoin egin beharko dugu seguraski...

Itxura bikaina

katalogoan ageri diren anitz baino itxura hobea!

Hori ere egia da,

Hori ere egia da, ikusitakoak ikusita, :-)