Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Hasiera eta batez ere bukaera ditu gogor xamarrak; bide erraza da bestela, garai bateko meatzeetako trenbidearen arrastoa jarraitzen baitu. Bidean argibideak ematen dituzten panel ugari ikus daiteke eta bidea zabala eta zoru onekoa da.
Bernaolatik gora trenbidearen arrastoa utzi eta bidea estutu eta zakartu egiten da, aldapa gogorrekoa da tarte batzuetan eta bizikletatik jaitsi ere egin beharko duzue non edo han.
Bizikleta gaineko bidea Peatzako meatzeetaraino heltzen den pistaren bukaeraraino heltzen da, handik gora oinez jarraitu beharra dago, meatzeek urratutako egian zabaldutako xenda bihurrietan barrena.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
mutiloa-meategiko-trebidea.gpx | 54.95 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig