Mokorro
zuriain-k sortua, 2015, urtarrila 12 - 15:17
Garaiera |
502 m |
Mendialdea |
|
Kokapena |
ED50 30T X.612196, Y.4775532
WGS84 43.122354 N, -1.622080 E. |
Beste izenak |
Irakorri |
Abiapuntuak |
Legasa, Narbarte |
Gertu |
BUNOKO LEPOA tumulua, San Andres eliza, Narbarte herria, Erreparazea jauregia, Oieregi herria, San Juan Bautista eliza, Jauregia jauregia, San Juan ermita, Zozaia herria, Bertizko zedroa zuhaitz aparta. |
Lurraldeak |
Nafarroa. |
Kategoriak |
Euskal Mendiak. |
|
|
|
Mokorro Larrugaindik
©zuriain
Txaruta-Garmenditik iparralderantz abiatzen den mendikate luzea, Otolo-Demandatik pasatu ondoren, altuera galdu eta Beztizarango herrien gainera amaitzen da, Mokorro eta Larrugain mendietan. Mendi iteresgarriak dira, batez ere txango labur baterako aukera ematen digutelako, ingurune eder eta paisaia zabaleko batean. Borda txikiz zipriztinduriko hegi pikuetan barrena ibiliko gara, eta bide nagusietatik ateraz gero, arazoak aurki genitzake landaretza sarriarekin, uda partean batez ere.
Mokorroko kaskoa -batzuetan Irakorri izena ere ikusten da- harrizko kono dotorea da, paisaia mugatua eskainiko diguna, tontorreraino iristen den basoa dela eta. Harritsua eta malkartsua da.
Mendebalderago, lepo bikoitz batek bereizita, askoz leunagoa den Larrugain bizkarra aurkituko dugu, Mokorro baino altuxeagoa (505m), eta ikuspegi zabalagokoa.
Irudiak
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
|