Skip to main content

Argibel mendia

zuriain·k

2015/08/13 - 14:00

Argibelgo maldak Bidartxoko lepoaren gainean | ©zuriain (20150808)
Altuera
856 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Artze · Donamaria
Lurraldea

Uren banalerroko mendikatearen erdialdean, adar oihantsu bat zabaltzen da iparralderantz, Ezpeloko erreka alde batetik eta Txarutakoa bestetik utziz. Sanmigelargain (1020m) mendian hasi eta Pagoaundi (1026m) gainean du punturik gorena. Labeaga (971m) gain lerdena atzean utzita, bizkarra zorroztu eta altuera galtzen du. 1987ko Nafarroako mendien katalogoak Argibel gaina jaso bazuen ere, ez da zonaldeko gainik altuena, eta metro eskas batzutara, bizkarrak gora jarraituko du. Pagadi sakonek orografia nahasi samar bat ezkutatzen dute, eta harria zuhaitz eta landareekin nahasiko da, gure bidea zailduz zenbait tokitan. Horregatik, ez da oso gomendagarria udan eta euria egin osteko egunetan joatea, blai eginik amaituko baitugu.
Hala ere, merezi du mendialde hau ezagutzea, batez ere Txarutako errekako urjauzien parean igarotzen den bide ederrean barrena ibiltzeko, Bidartxoko lepoan jarriko gaituena. Bertan izanik, Goikorroko mendixkara igotzeko aukera izanen dugu, Argibelgo malda gogorrei ekin aurretik.

Oso gertu (< 1.000 m)

ARGIBEL zutarria (142 m.) · Argibel trikuharria (348 m.) ·

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ARGIBEL zutarria (142 m.) · Argibel trikuharria (348 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi