Skip to main content

Viburnum tinus

inaxio·k

2016/07/31 - 19:21

Viburnum tinus, San Pelaio ermitarako bidean | ©inaxio (20110416)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
200 cm ↔ 400 cm
Lorearen kolorea
Taxonomia
Viburnum

Hostoak osoak, iraunkorrak, larrukarak, meheak dira, eta azpialdean ile banaka batzuk dituzte nerbioen gainean; arrautza-itxurako drupak, urdinak metal-distirarekin edo ia beltzak.

Ingurunea
Artadietan eta beste baso-mota batzuetan bizi da, mendi-hegal eta haitzarte ezkutuetan; 300-700(900)m. Arroak: B; gainera, apaingarri gisa landatzen da eta noizbehinka basatzen da haran atlantikoetan.
Garaiera
300 m ↔ 700 m

Hosto palmatilobatuak; lore-elkartearen kanpoaldeko loreak antzuak dira, eta barrukoak emankorrak eta txikiagoak; drupa esferikoak, heldurik daudenean gorri minak (48)

Hostoak arrautza-itxurakoak dira, osoak edo horztunak; lore-elkartean hosto guztiak berdinak eta emankorrak dira; arrautza-itxurako drupak, ± zapalak, gorriak, urdin ilunak, are beltzak heldurik daudenean (48,49)

Hostoak hortzdunak, erorkorrak, bigunak, lodiak dira, nerbio nabarmenak dituzte, eta azpialdean izar-itxurako ilez osatutako feldroa daukate; arrautza-itxurako drupak, zapalak, hasieran gorriak eta heldurik daudenean beltzak (47)

Hostoak osoak, iraunkorrak, larrukarak, meheak dira, eta azpialdean ile banaka batzuk dituzte nerbioen gainean; arrautza-itxurako drupak, urdinak metal-distirarekin edo ia beltzak (49)

Argazki berria erantsi