Skip to main content

Gipuzkoan barrena ibilbidea

ietxaburu·k

2017/06/20 - 18:38

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Aizarna
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
1500 m
Eskema
Aizarna-Urdaneta-Pagoeta-Iturriotz-Zelatun-Aizarna
Luzera
28.00 km
Iraupena
8 ordu

Betiko bideetatik kanpo ibili nahian, 900 metroko garaiera gainditu gabeko txango honetan, Aizarnatik abiatuko gara.

Aizarnako plazatik (200 m.) irten eta ipar-ekialdera doan pistatik kilometro batera dagoen lepora joango gara (300 m.). Hantxe, San Pelayo ermitatxoa dago. Norabide berean aurrean behean ikusten den Altzolaras errekara jaitsi behar dugu (80 m.). Jaitsiera hau, pinadi ustiaketa dela eta pistaz josi dute. Guk, ezker aldetik beherantz ikusten den lehengo bidea hartuko dugu.

Errekara iristean baserri bat eta eraikuntza handi (palazio) baten horma zaharrekin egingo dugu topo. Erreka zeharkatu zubitik eta beherantz 100 bat metro eginda, eskubitara hasten den pistatik gorantz, ipar-ekialdean dugun Urdanetara igoko gara (360 m.).

Hurrengo helmuga, hego-ekialdera dagoen Pagoeta mendia da. Horretarako, PR-xx (ez naiz oroitzen zenbakiaz) seinale hori-zuriak jarraituz, arazo handiegirik gabe lortuko dugu Pagoeta mendi zabalera iristea eta tontorra bilatuko dugu (714 m.).

Horain hego aldera beheraxeago ikusten dugun bizkarrera (Atxuri Gaina) abiatuko gara eta berriro marka hori-zuriak lagun, Altzuzelai lepora jaitsiko gara (423 m.).

Errepidetxoa zeharkatu eta beste aldean, Iturriotzera seinalatzen duen karteltxo bat ikusiko dugu, baina bi bide hasten dira eta jakin ez zein den egokia. Eskuinekoak itxura hobea du, baina 100 m. gorago txabola batean bukatzen da, beraz ezkerrekoa hartu behar da.

Iturriotzera iritsita (593 m.), Erniorako bidea jarraituko dugu, Zelatun leporaino (849 m.)

Zelatunen, Gazumeren hego aldetik ipar-mendebalderantz, marka gorri-zuriekin doan bidea hartuko dugu. Ordu erdira, ipar aldera jaisten hasiko da eta berriro ipar-mendebaldera, Indo eta Txoondegi tontorren arteko lepora (612 m). Hemen pista nagusia ezkerretara utzita, mendebalde/ipar-mendebaldera doan bidea hartuko dugu. Hamar minutu ostean, ipar aldera joko du eta hiru errepidetxok bat egiten duten lekura iritsiko gara (523 m.).

Ipar aldera doan errepidetxoa jarraitu behar da, baina aurreneko 15 minutuak, bere eskubitik doazen bideak erabiliko ditugu. Gero 5 minutu errepidetik eginda, ezkerretara Aritxueta baserria eta eskubitara ate batek itxitako bidexka bat ikusiko ditugu eta atean “Santa Engrazia” bidea jartzen duen karteltxoa. Hartu bidexka hau eta 10 minutu baino lehenago, Sta Engrazia ermitatxoaren azpian dagoen baserri aurrean zaudete (440 m.).

Azken ahalegintxoa eginda ermitara igoko gara (507 m.), garai batean sona handia (Elkanok bere testamentuan aipatzen du "item, mando a Santa Engrazi de Aizarna, un ducado de oro") eta erromes asko erakartzen zuen lekua ezagutu nahian.

Berriro baserrira jaitsi eta ipar alderantz abiatzen den bide zaharra jarraituz, Egañagoikoa baserrira iritsiko gara eta gero errepidetxotik ordu laurden batean, Aizarnako enparantzan gaude.

 

Arrastoa
Eranskina Tamaina
aizarna.trk 328.35 KB
aizarna.gpx 272.45 KB
Oharrak
Zailtzat sailkatu dut, baina egokiago litzateke "gogorra", zeren bidea erraza da.
Beste bitxikeraia: GPSan markatzen zuena ez dut gorderik, baina traka ordenagailuan, CompeGps 7 bertsioaren arauera, 1.415 m. igoera metatua. CompeGps 6 bertsioaren arauera 1.575 m. eta Googlen 1.525 (???)

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi