Artaxoako muga

zuriain-k sortua, 2018, martxoa 12 - 14:36
Garaiera 519 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.603268, Y.4710820
WGS84 42.541006 N, -1.743672 E.
Abiapuntuak
Gertu .
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Artaxoako muga
Artaxoako Mugako gaina ©zuriain

Artaxoa hegoaldean, Tafalla eta Larraga arteko errepidearen iperraldera, mendikatetxo bat zabaltzen da. Gain gehienak ozta-ozta gainditzen dute bostehun metroko muga, eta soroak ia gailurretaraino iristen dira. Haizerrotak honaino ere iritsi dira, baina oraingoz lau besterik ez dira. Agian garaia da gain hauek bisitatzeko, pistek argindar dorreek eta haizerrotek bazterrak bete baino lehen.
Artaxoako Mugako gailurra(Nafarroako Gobernuaren mapa topografikoan izen generiko samar hori besterik ez da ageri) nahiko itxita dago, baina tontorraren ekialdean dagoen usategitik abiatuta, ez dugu arazo handiik aurkituko 4. mailako takoa topatzeko.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***