Allegain

zuriain-k sortua, 2018, abendua 10 - 09:41
Garaiera 778 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.596650, Y.4753370
WGS84 42.924965 N, -1.816979 E.
Abiapuntuak Irurtzun, Aizkorbe
Gertu Erga mendia, Trinitatea ermita, San Martin (zaharra) eliza, Mundumalkorra mendia, San Martin (berria) eliza, Irurtzun herria, San Andres eliza, Aixita mendia, Aizkorbe herria, Sarobe mendia, ESTRENTXI 1 tumulua, ESTRENTXI 2 tumulua, APEZTXOLETA zutarria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Allegain
Allegain ©zuriain

Bi ahizpak izanen dira Sakanako paisaiarik ezagunenetakoa, eta seguruenik Ahizpa Handiak jasoko ditu mendizaleen bisita gehienak, nahiz eta gailur horrek eskalada tresnak behar dituen. Ahizpa txikiak ordea ez du eskalatzaileak erakarriko, eta aldi berean mendizale asko ez dira ausartuko gandor zorrotza zeharkatzera. Baina bada aukera bat harrietan saltoka ibili nahi ez dutenentzat. Allegain mendiak gandor horren azken gaina dugu ekialdetik. Harrizko kono zorrotza da, baina erraza igotzeko. S.L. NA-138 ibilbidea gailurretik metro bakar batzuetara igarotzen denez, txango ederra eginen dugu, Putreen Behatokira ere hurbiltzeko aukera izanen dugularik.

Irudiak

***

****

***

***

Lotutako orriak