CastejonEnviado por zuriain el 2019, Marzo 25 - 09:14.
![]() Arquijasko ermita ©zuriain Lokiz eta Kodes mendilerroen artean baso zerrenda zabal bat hedatzen da, garai batean Vasco-Navarro trenak zeharkatzen zuena. Valderrota izeneko zonalde honetako oihanetan pinuak eta quercus familiako zuhaitzak dira nagusi, gainak erabat estaliz geruza zeharkagaitz batekin. Beraz, ez dugu espero izanen paisaia zabalik ikustea, eta kontuz ibili beharko dugu bideak ez galtzeko, baina bestalde, Nafarroako baso zabalenetako batean barrena ibiltzeko plazerra izanen dugu.
|
![]() |