Berreuko Gaina

inaxio-k sortua, 2019, iraila 16 - 20:26
Garaiera 461 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.601533, Y.4792946
WGS84 43.280624 N, -1.749928 E.
Beste izenak Berreugaña, Azperra
Abiapuntuak Endarlatsa, Zalain, Lesaka.
Gertu Kopakarri mendia, GARDELKO ZELAIA tumulua, GARDELKO-BAGOETA harrespila, GURUTZAKO LEPOA harrespila, Agiña mendia, San Anton ermita, Illasmendi mendia, AGIÑA IPAR harrespila, DESKARGA tumulua, AGIÑA trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Berreuko Gaina
Berreuko Gaina, Ekialdeko bizkarretik ©inaxio

Mendi hau bere neurrian hartzeko ezinbestekoa da Bidasoa aldetik abiatuta igotzea, Endarlatsatik bertatik esaterako, Endara errekaren paretik abiatzen den bidean gora. Aldapa gogorra eta inguruko mendien hegi latzak ikusiko ditugu igoeran; ez da bidetik kanpo otea, sasia eta oinazea besterik. Gainaldean paisaia irekiagoa eta abegikorragoa da, larreak, belardiak eta iradiak dira nagusi, han-hemenka sabanatutako zuhaiztien artean. Tontorrean mugaldeko mendietan nahiko ohiko diren porlanezko bunker horietako bat dago, gailurra bitan banatzen duen hesiaren aldamenean. Ez da bestela tontorra seinalatzen duen ikur berezirik. Itxura batean mendi-motozaleen eremua ere bada inguru hori, egindako urratuak nabarmenak dira behintzat hainbat lekutan.
Izena zalantzazkoa da. Nafarroako toponimiako datu-basean agertzen direnen artean egokiena iruditu zaidana aukeratu dut, Berreu baserria, Berreu zelaia e.a. aldamenean direlako. Azperra ere inguruko eremuren bati dagokio, baina ez zait horren argia iruditu.

Irudiak










Lotutako orriak