Skip to main content

Arantzazu-Arkaitz-Buetraitz-Arantzazu ibilbidea

Xabiaram·k

2019/12/08 - 16:01

Abiapuntua
Arantzazu
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
750 m
Eskema
Arantzazu-Arlepo-Tellaskueta-Biozkorna-Urrabiatza-Arkaitz (1312m)-Buetraitz (1320m)-Duru-Arantzazu
Luzera
10.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Ibilbidea Arantzazun abiatzen da, Sindikako eskortako aparkalekuan, bertan hasten den bidezidorra hartuko dugu gorantz eta langa pasa ondoren gaineko pistara iritsiko gara eta berehala Arlepo aldera daraman bidezidor estu bat hartuko dugu eskuinera, hasierako zatia garbi samarra dago, gero ote artean ibili behar da zati bat baina laister hartuko dugu Pastorrolako bordara eramango gaituen senda garbia berriro.

Hemendik aurrera Tellaskuetako tontorrera eramango gaituen gandorretik joko dugu mendiko inguru polit batean barna. Behin Tellaskuetako tontorrean, 400 metroko desnibela gaindituta, Biozkornako Lepora joango gara zeharkako bidea eginez Amabirjinaren iturri aldetik.

Aurrerantzean Aloña mendikateko tontorrak egingo ditugu banan-banan, Biozkornatik (1274m) hasi eta Urrabiatza (1265m) , Arkaitz (1312) eta Buetraitz (1319m) arte.

Eguna haizetsua izan da eta tontorraldean apur bat eragotzi du baina bestela sasoi honetarako giro onean egin ahal izan dut ibilaldia.

Tontor guztiak pasa ondoren zuzenean jeitsiko gara abiapuntura, lehenik Duruko bordak aldera zelai maldatsuan behera eta hemendik senda-pistari jarraituz Sindikaraino.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi