Skip to main content

Kaxeta-Irumugeta ibilbidea

Xabiaram·k

2019/12/11 - 21:29

Abiapuntua
Kaxeta (Ataun-Ergoiena)
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
850 m
Eskema
Kaxeta-Bernoa-Argonitz-IRUMUGETA (965m)-Bernoa-Kaxeta
Luzera
14.00 km
Lurraldea

(2019-09-21) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldia Ataungo Kaxeta auzoan abiatzen da, Lizarraustiko errepideak Aia auzorako

bidegurutzea duen tokian.

Hemen baserrien ondotik doan pista hartuko dugu hasieran eta berehala murgilduko gara basoan. Hemendik aurrera Bernoako Galtzada bezala ezagutzen den aintzinako bidea izango dugu lagun goraino. Igoera entretenigarria da basoan barna eta bere malda ere badu.

Behin mendilerro gainera iritsitakoan honi jarraituko diogu tontor txiki pare bat ikutuz bidean, Argonitz (936m) eta Hirumugeta (965m) pagadi inguru ederrean. Mendilerro berean trikuharri bikain pare bat ere ikusi ahalko dugu, Bernoa eta Argonitz-ko trikuharriak hain zuzen. Hirumugeta tontorrean XVIII. mendeko mugarri zahar bitxi bat ere ikusiko dugu.

Itzulera bidea egiteko Hirumugeta hegoaldeko sendatik jeitsiko dugu eta gero mendebalderako norabidean Bernoako lepora eramango gaituen bidezidorra jarraituko dugu, joanekoaren berdina.

Bernoako lepotik behera Kaxetara eramango gaituen pista zabalenari jarraituko diogu malda handian behera, abiapuntura iritsi arte.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi