Ekiluzea

zuriain-k sortua, 2020, urria 28 - 14:43
Garaiera 1055 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.653476, Y.4744456
WGS84 42.835422 N, -1.123392 E.
Abiapuntuak Ibiltzeita
Gertu Santa Ageda (suntsituta) ermita, Aldu mendia, Betatugaña mendia, Lezagaina mendia, Ibiltzieta herria, Santa Luzia ermita, La Natividad eliza, Santa Agata mendia, San Martin eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Ekiluzea
Ekiluzea ©zuriain

Aretako mendiak ekialdetik mendebalderantz gurutzatzen dituen gandor bikoitzaren gain polita dugu Ekiluzea. Mendebalderantz, gandor horrek mendi tontor ospetsuagoetan altxatzen da (Olotoki, Aldu, Errezlanda, Aritzgaina...), baina Ekiluzea, bere xumean, badu zer eskaini. Ibiltzietatik abiatuta, pendiz handiko pista batek lepoko larre ederrean jarriko gaitu. Hortik aurrera, ahal bezala zeharkatu beharko dugu basoa, erabat itxita eta sasiek hartuta baitago. Gandorrean barrena joateko aukera egon badago, baina kontuz ibili beharko dugu, erortzeko arrisku handia baitago zenbait tokitan. Saria, ohi bezala, paisaia ezin zabalagoak eta inor gutxik zapalduriko tontor batean egotea.

Irudiak

***

****

***

****

***

***

***