Skip to main content

Altzola-Urnobieta/Azkarate ibilbidea

Xabiaram·k

2020/12/25 - 10:25

Abiapuntua
Altzola
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
721 m
Eskema
Altzola-Etun-Barrenkorta-Lizundia-Urnobieta-AZKARATE (664m)-Peto Mendia-Altzola
Luzera
14.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Ibilbidearen hasiera puntua Altzola herria da. Bertan autoa uzteko aparkaleku txiki bat dago. Herria zeharkatu eta trenaren geltokirantz abiatuko gara Deba ibaiaren zubia pasatuz.

Trenbidea zeharkatu ondoren gora hartu dugun sendari jarraituz basoko bide zabalagotik jarraituko dugu eta hemen zigi-zaga gorantz Altzola-Beraseta baserrira helduko gara, hau pasa eta gorago dagoen etxearen ondotik ere aurrerantz egingo dugu.

Basoko bide ederrari jarraituz Etun (416m) gainera iritsiko gara, bertan borda bat ikusiko dugu magalean. Tontorrean Elgoibar eta Mendaro bereizten dituen mugarria ere badago.

Mendi bizkarraren gainetik aurrerantz jarraituz laister Barrenkorta (458m) gaintxora helduko gara, bide ezberdinetatik iritsi daiteke hona. Eskuinetik zelaian zehar egin daiteke aurrera, erditik, senda estu bat dago gandorrean zehar otadi eta sastrakadi artean doana eta ezkerrealdetik, pista bat dago azken unean sendan gora igotzeko tontorrera, azken hau da bide errazena.

Hurrengo tontorra, Lizundia (507m). Gainaldea zelai gurian dago, bertan ardiak ikusi daitezke larrean. Igoera lepoko borda pasa eta berehala hasten da, pista nagusitik igo daiteke eta azken unean zelaira pasa eta gaina egin edo bestela lepotik bertatik hartu daiteke zelaian gora argindar linearen ondotik gora eginez.

Urnobietako igoera ere polita da, Lizundiako lepotik aurrera basoan sartuko gara, bide zabala dago baina baita ere aldapa apur bat ere. Pare bat borda pasako ditugu eta azken zatian zelaigune batera irtengo gara, tontorrean ez dago inolako postontzi edo bereizgarririk baina erraz atzematen da tontorra.

Jarraian Azkarate (664m), eguneko azken tontorra eta baita garaiena ere, azken igoera lapur eta zuti bat pasatakoan, tontorrean egongo gara, hemen bai dago postontzia, erpin geodesikoa hautsita dago jadanik. Gainaldea garbi dago orain (2020), basoko pinudiak duela gutxi moztu dituztelako.

Jeitsieraren lehen zatian Azkarateko mendaterantz jeitsiko gara, eta mendiaren mendebal magaletik dagon pista jarraituko dugu itzulia emanez Peto Mendia norabidean borda batzuk dauden lepora irtsi arte. Bigarren zatian KONTUZ!!! Nik Peto Mendiatik behera gandorretik doan senda estua hartu nuen jeitsiera egiteko, baina ez da oso gomendagarria, senda tarte batzuetan oteak itxita dagoelako eta oso zaila egiten delako hortik ibiltzea. Alternatiba bezala Peto Mendiaren lepoan Abatetxe aldera doan pistari jarraitu eta Abatetxe-Danobat pistatik jeistea.

Amaitzeko Altzola herrira iritsiko gara, azken zatia errepidez egin behar da Arriagako industrialdetik, baina bazterretik ez du arazorik. Bertan Deba ibaiko presa, Errotazar eraikinaren hondakinak eta Alzola urak lantegia, garai batean bainuetxea izan zena, ikusi ahalko ditugu.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi