Skip to main content

Illuntzar mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Gainaldeko bideak larre zaharrean barrena | ©inaxio (2005-04-01)
Altuera
727 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Aulesti · Nabarniz
Lurraldea

Mendi handien trazak dauzka Illuntzarrek, nahiz eta ingurukoak baino askoz handiagoa ez izan. Gainaldeko larre eremu zabalak ematen dio handitasuna eta nahiko berezia da hori, izan ere karaitzezko mendia da, baina ez du harkaitz eremu larregirik ageri goi aldean, ez eta kostaldean hain ohikoa den artadi trinkoa karaitzaren gainean. Aulesti aldean pinu landaketak dira nagusi eta pista ugari dago: nahasgarria gerta daiteke igoerako bidea aukeratzean. Naroa auzotik abiatzen den bidearekin errazago asmatu daiteke.

Oso gertu (< 1.000 m)

Lekerika auzoa (989 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
El techo de la costa vizcaína Nabarniz Tito Pueyo

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 14·an - 17:13etan·an

    Nabarnize. Herri berezia. Hango Lekerika auzoan, Santiago egunean, baselizan, sekulako paella txapelketa jendetsua dago. Bide batez Illuntzarrera igo leike edo Aulesti eta Markinaraino jarraitu bidez-bide.
    Iluntzarrera igoteko, herria sortalderantza igarota, Aulestirantza alegia, ezkerretara, baserri baten ondoan, egurrezko bideseinalea dago.
    Beste askotan moduan, piñu-ustiaketarako bideetan galdu zaitezke; horrela egin genuen guk, ume eta guzti (ez ahaztu ura eramatea), eta gorantz eginda azkenean lortu genuen.
    Bada bide hoberik sartaldetik eta iparrerantza, zuk zeuk!
    Abelgorriak zer diren han ikus dezakezu: zaldi eta behiak.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2007·ko Urtarrilaren 18·an - 16:32etan·an

    Gaur bertan izan gara Bizkaiko kostaldeko sabaian. Oso polita iruditu zaigu, izan ere probintzia honetako paraje berriak ezagutzeko parada eskaini dizkigu. Aipatu beharra dago Narbaizeko herri ttippiaren edertasuna, lasaitasunaren sinonimo. Tontorreko paisaiak ere harritu nau. Orduntetik Hautzarantz eta Aralar eta Gorbeiatik itsasorantz. Hagitz gomendagarria goiz lasai baterako.

    PD: Ederra Narbaizeko herrikoaren txorizo razioa...

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Irailaren 12·an - 17:05etan·an

    Lekeitiotik ere igo daiteke. Insitutu atzetik Agerre baserriraino. Handik Arrakiseko sakonetik Ispastergo Goxerrira. Goixerrin Solarte baserrian Bilbora doan errepidea ukitu eta sartu berriz pista baten bila. Zementozko pista Gizaburuko Okamika auzora jaisten da. Okamikan bi mendiaren gora doan bide zabala hartu eta segi 45' gora. Aldapa pagadi batean bukatzen da, eta han eroritako baserri bat dago. Pista jarraituz gero Aulestira joan daiteke, baina guk pagaditik gora ekin, eta Galarregi eta Iluntzar artean agertuko gara. Hegoaldera joz gero Nabarnizera jaitsi gaitezke. Dena dela tontorrera 15-20' gehiago behar dira

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Lekerika auzoa (989 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi