Belbún / Borreguil

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1423 m
Mendialdea Illon
Kokapena ED50 30T X.660483, Y.4728548
WGS84 42.690803 N, -1.042215 E.
Beste izenak Ollate
Abiapuntuak Burgi, Gazteluberri, pto. Las Coronas.
Gertu LEGAROZ trikuharria, Santa Victoria eliza, TURENDO trikuharria, San Martin eliza, PORTILLO DE OLLATE 2 trikuharria, PORTILLO DE OLLATE * trikuharria, BALSA del PORTILLO de OLLATE trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa, Zaragoza.
Kategoriak EHMK.
images
Belbún / Borreguil
Belbun/Borreguil ©zuriain

Illon mendikateko tontorrik altuena dugu Borreguil. Eska ibaiaren gainean amildegi itzelak, isurtzen ditu Virgen de la Peñaren aurrez aurre. Hegoaldera aldapa izugarriak eta iparraldera, Las Coronas aldera, larre eta baso ederrak. Mendi polita da, baina ez dirudi jende asko ibiltzen denik, arrasto handirik ez da behintzat ikusten goi aldean.

Irudiak

****

***

****

***

****

***

***

****

****

***

***

***

****

***

***

***

****

***

****

****

****

**

Izen aldaketa: Ollate -> Belbún

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Ollate oso toponimo ederra den arren, badirudi ondoko lepo zabala izendatzen duela. Kontrara, Borreguil izenaz gainera, bertakoek Belbún ere erabiltzen dute eta mendizaleok geure ohituretan berreskuratzeko ahalegina egin beharko genuke.
Aunque Ollate es un bonito topónimo, parece designar el contiguo y amplio collado. Sin embargo, además del nombre Borreguil, los habitantes de la zona utilizan también Belbún y los montañeros deberíamos hacer un esfuerzo para incorporarlo a nuestros usos."

ibilbidea

Coronas mendatean hegoalderuntz doan bidea hartu behar da. Erronkariko abelbidea (cañada real) da eta marka zuri-gorriak ditu.
45 min inguru ibili ondoren zelai luze batera heltzen gara. Ezkerraldean dagoen txabola handia pasatu ondoren pista bat barneratzen da basoan. Hortik jo eta 25 minututan Ollateko lepora aterako gara.
Basoa utzi bezain laster, eta lepoko belardira jeitsi gabe, harri multzo handi batek ezkerrera eramaten gaitu tontorrerako bidexka hartzeko.
Gailurrean kontutan hartu nondik heldu zaren bueltako bidea arazorik gabe hartzeko. (1:45 guztira)