TRIKUMUTTEGI trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua MURUMENDI.
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza J. Zufiaurre (1983)
Kokapena
· Alt.: 525 m.
· WGS84 43.116737 lat., -2.213758 long.
· ED50 30T X.564070, Y.4774287
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu Txarabeltz mendia, MARAMENDI ipar trikuharria, MARAMENDI hego trikuharria, BASAGAIN tumulua.
images
TRIKUMUTTEGI
Dólmen Trikumuttegi Abril 2013 ©campoarrondo

Azalpena

Trikuharria. Tumulua 12 m.tako diametrokoa I-H eta 10,50 m. E-M, eta 0,75 m.tako altuerakoa Ekialdean eta 1 m. Mendebaldean. Baso-pista batek bere HMko arkua mozten du. Erdiko kraterra 4x3,80 m. diametrokoa eta 0,35 m. sakonerakoa da. IE eta HMko tumuluetako kuadranteetan bi harlosa daude etzanda, ziur aski ganbarakoak, 1,55x0,80x0,17 eta 1,40x1,20x0,23 m.takoak, bata eta bestea. Ganbara-harlosak kareharrizkoak dira eta tumulua kareharrizkoa eta bertako hareharrizkoa.

J. ZUFIAURREk aurkitu zuen 1983an. Ez da industu.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***

***

***

***



Egoera txarrean dago, sasia

Egoera txarrean dago, sasia eta basoa hazten ari da bere gainean eta ez dago deus ikusterik. Kokapena zehaztu dut.