Juncus

1. Juncus L. Ihia.

1 Urteroko landareak (55) >> 1. TALDEA
- Landare bizikorrak, errizomadunak edo soropilduak (56) >> 2

2 Landareak hostoen ordez zorroak ditu, edo hosto guztiak oinaldekoak dira, zilindrikoak, zurtoin-antzekoak (56) >> 2. TALDEA
- Landareak baditu zurtoineko hostoak, edo bestela hosto guztiak oinaldekoak ditu, baina ez zurtoin-antzekoak >> 3

3 Loreek ez dute brakteatxozko inbolukrurik, eta glomeruluetan daude 2-20naka; hostoek muinean barrunbeak dituzte, zeharkako trenkadek bananduta (luzetarako ebakiduran ikusten dira), eta normalean kanpotik adabegi edo lakain modukoak dituzte; batzuetan landareak zurda-antzeko hostoak ditu, adabegi nabarmenik gabe (57) >> 3. TALDEA
- Loreek 2 brakteatxok osatutako inbolukrua dute, eta banaka edo 2-3naka daude; hostoak beteak edo kofadunak dira, ez dute ez barrunberik ez zeharkako trenkadarik (58) >> 4. TALDEA

1. TALDEA [Urteroko landareak]

1 Loreek ez dute brakteatxorik; 1-5 lore-glomeruluk osatzen dute lore-elkartea (59,60) >> 2
- Loreek 2 brakteatxo dituzte; lore bakartiek, lore-sorta txikiek edo loreglomeruluek osatzen dute lore-elkartea (61,62) >> 3

2 Hosto lauak edo ildaskatuak, belarritxorik gabe, denak oinaldean; tepaloek erdiko nerbio edo gila berdexka bat dute, nabarmena; kapsulak 1,5-2,5 mm luze dira (59) >> J. capitatus Weigel Terof., 2-15 cm. V-VI. Larre hareatsuak, aldizka hezeak; Si; 600-1100 m. Itsasertza, ekialdeko haran atlantikoak eta tarteko eta hegoaldeko mendiak: B. Hainbat esk.
- Hosto zilindriko belarritxodunak; zurtoinean hosto bat edo bi dago; tepaloek 3 nerbio dituzte, ez oso nabarmenak; kapsulak 2,5-4 mm luze dira (60) >> J. pygmaeus L.C.M. Richard Terof., 2-15 cm. IV-VI. Larre hareatsu hezeak; Si; 0-100 m. Itsasertza eta Pirinioen iparraldeko haran atlantikoak: B. Med.-Atl.

3 Kapsula esferikoa edo ia esferikoa; kanpoko tepaloak 1,5-4 mm luze dira (61,62) >> 4
- Kapsula luzanga edo arrautza-itxurakoa; kanpoko tepaloak (3,5)4-9 mm luze dira (63,65,66) >> 5

4 Hosto-zorroek belarritxoak dituzte; tepaloak ilunak dira, bi zerrenda marroi dituzte erdiko marra berdexkaren alboetan, kanpokoak 1,5-2,7 mm luze dira, barrukoak baino handixeagoak, eta barrukoak kamutsak edo kamuts/mukroidunak dira; kapsula tepaloak baino laburxeagoa da; hazi horixkak (61) >> J. tenageia L. fil. subsp. tenageia Terof., 3-30 cm. VI-VIII. Larre hareatsu hezeak; Si; 500-1100 m. Arroak eta tarteko mendiak: BB. Eur.
- Hosto-zorroek ez dute belarritxorik, moztuak edo ± biribilak dira; tepaloak orbelkarak dira, ez dute zerrenda marroirik erdiko zerrenda berdexkaren alboetan, kanpokoak 2,8-4 mm luze dira, barrukoak baino nabarmen handiagoak, eta barrukoak zorrotzak dira; kapsula tepaloak baino laburragoa da; hazi herdoilkarak (62) >> J. sphaerocarpus Nees Terof., 4-30 cm. V-VII. Lezkadiak eta sakonune hezeak; Si; 400-700 m. Arroak eta tarteko mendiak: BB. Eur.

5 Hostoak 1,2-3 mm zabal dira; anterak harizpiak baino 3-5 aldiz luzeagoak dira; tepaloek gaztaina-koloreko 2 marra dituzte erdiko zerrenda berdearen alboetan; haziek luzetara eta zeharretara ildaska nabarmenak dituzte (63) >> J. foliosus Desf. [J. bufonius L. subsp. foliosus (Desf.) Maire & Weiller] Terof., 5-40 cm. III-IX. Aldizka urpean geratzen diren lurrak; 0-400 m. Itsasertza eta haran atlantikoak: BB. Med. W-Atl.
- Hostoak 1,2 mm baino estuagoak dira; anterak harizpiak baino laburragoak edo luzexeagoak dira; tepaloak normalean ez dute gaztaina-koloreko marrarik erdiko zerrenda berdearen alboetan; haziek luzetarako ildaskak dituzte soilik, eta ez oso nabarmenak (65) >> 6

6 Barruko tepaloak kamutsak dira, batzuetan muxarratuak eta mukroidunak; kapsula kamutsa edo moztua, barruko tepaloak bezain luzea edo luzexeagoa (64) >> J. ambiguus Guss. Terof., 3-20 cm. III-VIII. Aldizka istiltzen diren lekuak, maiz lur gazietan; 0-600 m. Itsasertza eta arroak: BB. Hainbat esk.
- Barruko tepaloak zorrotzak dira edo ia; gehienetan kapsula zorrotza da edo ia zorrotza, barruko tepaloak baino laburragoa (65,66) >> 7

7 Loreak banaka edo binaka daude, sakabanaturik normalean; barruko tepaloak akuminatuak edo zorrotzak dira (65) >> J. bufonius L. [barruan hartzen du J. minutulus V. Krecz. & Gontsch.] Terof., 4-40 cm. III-X. Aldizka istiltzen diren lurrak, batez ere leku eraldatuetan; 0-1350 m. Ia lurralde osoa: A. Subkosm.
- Loreak 3-7naka daude; barruko tepaloak kamutsak edo ia zorrotzak dira (66) >> J. hybridus Brot. [J. bufonius L. var. hybridus (Brot.) Husnot] Terof., 4-30 cm. V-VII. Aldizka istiltzen diren lurrak, leku ± eraldatuetan; 0-1000 m. Itsasertza eta lurraldearen erdialdea: BB. Med.-Atl. (hainbat esk.)

2. TALDEA [Landare bizikorrak; landareak hostoen ordez zorroak ditu, edo hosto guztiak oinaldekoak dira, zilindrikoak, zurtoin-antzekoak]

1 Hosto ziztagarriak; loreek ez dute brakteatxozko inbolukrurik, eta glomeruluetan daude 2-5naka; haziek luzakin nabariak dituzte (67,68) >> 2
- Hosto puntabigunak; loreek badituzte brakteatxoak, eta banaka edo sortaka daude; haziek ez dute luzakinik edo txiki-txikiak dituzte (69,70) >> 3

2 Tepaloak zurrunak dira, ± gaztaina-kolorekoak, eta barrukoek belarritxo orbelkarak dituzte; anterak harizpiak baino 3-4 aldiz luzeagoak dira; kapsula ia esferikoa, konikoa muturrean, 4-6 mm-koa, periantoa baino askoz luzeagoa (67) >> J. acutus L. Hemikript., 50-150 cm. IV-VIII. Gatz ugariko belartza hidrofiloak; 0-700 m. Itsasertza eta Ebro Harana: U; tarteko mendiak: BB. Hainbat esk.
- Tepaloak bigunak dira, berdexkak edo margulak, eta barrukoek ez dute belarritxorik; anterak harizpiak baino 1,5-2,5 aldiz luzeagoak dira; kapsula triangeluar/oboidea, 2,5-4 mm-koa, periantoa bezain luzea edo luzexeagoa (68) >> J. maritimus Lam. Geof., 30-100 cm. VI-X. Lur gaziak, paduretan eta kubeta endorreikoetan; 0-700 m. Itsasertza eta lurraldearen hegoko erdia: U. Subkosm.

3 Landare errizomaduna; lore-elkarteak normalean 25 lore baino gutxiago ditu, eta oinaldean daukan braktearen luzera zurtoinarena halako 0,5-2 da (69) >> J. filiformis L. Geof., 10-40 cm. VII-VIII. Iturburu, zohikaztegi eta hezegune subalpetarrak; 1650-2200 m. Pirinioak: BB. Hainbat esk.
- Landare soropildua; lore-elkarteak gehienetan 25 lore baino gehiago ditu eta oinaldean daukan braktea zurtoinaren erdia baino laburragoa da (70,71) >> 4

4 Zurtoinak glaukoak dira, eta muin etena daukate; oinaldeko zorroak ilunak eta ± distiratsuak dira; kanpoko tepaloek 2,7-4,5 mm dituzte; 6 lorezil; kapsula zorrotzak edo mukroidunak (70) >> J. inflexus L. [J. glaucus Sibth.] Hemikript. (geof.), V-X. Askotariko ingurune hezeak; 0-1500 m. Ia lurralde osoa: AA. Hainbat esk.
- Zurtoinak berdexkak dira, eta muin etengabea daukate; oinaldeko zorroak argiak edo gorrixkak dira, distiragabeak; kanpoko tepaloek 1,8-2,7 mm dituzte; lorezilak 3 izan ohi dira; kapsulek punta motza edo ahurra dute (71,72) >> 5

5 Zurtoinek 10-30 ildaska sakon dituzte; tepaloek alboetan gaztaina-koloreko marrak dituzte; kapsulek koskor konikoa dute estiloaren oinaldean; lore-elkarte trinkoa, gehienetan (71) >> J. conglomeratus L. [J. subuliflorus Drejer] Hemikript. (geof.), III-IX. Askotariko ingurune hezeak; Si(Ca); 0-1500 m. Lurraldearen iparreko bi herenak: U(A). Zirkunb.
- Zurtoinek azaleko 30-60 ildaska dituzte; tepaloek gehienetan ez dute alboetan gaztaina-koloreko marrarik; kapsulek ez dute koskor konikorik; lore-elkarte laxoa edo trinkoa (72) >> J. effusus L. Hemikript. (geof.), V-IX. Askotariko ingurune hezeak; Si(Ca); 0-1600 m. Lurraldearen iparreko bi herenak: U(A). Subkosm.

3. TALDEA [Landare bizikorra; baditu zurtoineko hostoak, edo bestela hosto guztiak oinaldean ditu baina ez dira zurtoin-antzekoak; hostoek muinean barrunbeak dituzte, zeharkako trenkadek bananduta; loreek ez dute brakteatxozko inbolukrurik, eta glomeruluetan daude 2-20naka]

1 Hostoak ± zurda-antzekoak dira, eta kanpotik ez dute adabegi nabarmenik; landare soropildua, maiz tuberkulu-antzeko oinalde lodia duena (batzuetan zurtoin luzeak ditu, sustraitzaileak edo flotatzaileak) edota loreen ordez kimu begetatiboak dituena; hosto hodianitzak (73) >> J. bulbosus L. [J. supinus Moench] Geof., III-IX. Zohikaztegiak, zingirak eta sakonune hareatsu hezeak; Si(Ca); 0-1600 m. Haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: U; tarteko mendiak: B. Hainbat esk.
- Goiko hostoak, behintzat, ez dira zurda-antzekoak; landareak gehienetan errizoma du, ez du oinalde lodia, ezta hostoen ordezko kimu begetatiborik ere; hodi bakarreko hostoak (J. subnodulosus salbu) >> 2

2 Hosto-mota bi daude: behekoak harikarak dira eta ia ez dute adabegirik, goikoak oso zabalak dira eta trenkada nabariak dituzte (74) >> J. heterophyllus Léon Dufour Geof., 30-80 cm. IV-VI. Leku urperatuak; Si; 0-200 m. Pirinioen iparraldeko haran atlantikoak: BB. Med. W-Atl.
- Hosto guztiak antzekoak dira (77,78) >> 3

3 Tepalo puntamotzak; infloreszentziaren adarrak dibarikatuak dira, helduaroan are erreflexuak; hostoek hodi asko dituzte (zehar-ebakiduran ikusten dira) (75) >> J. subnodulosus Schrank [J. obtusiflorus Ehrh. ex Hoffm.] Hemikript. (geof.), 40-110 cm. VI-IX. Ihitokiak, zingira epeletan eta zenbait paduratan; Ca(Si); 0-1100 m. Ia lurralde osoa, ugariagoa erdialdean: U(B). Hainbat esk.
- Kanpoko tepaloek, behintzat, punta zorrotza edo kamuts/mukroiduna dute; lore-elkartearen adarrak tenteak, zutituak edo tartekoak dira; hodi bakarreko hostoak (77,78,80) >> 4

4 Tepalo guztiak zorrotzak dira, akumen luzea dute edo subulatuak dira (77) >> 5
- Barruko tepaloak, behintzat, kamutsak edo ia zorrotzak izan daitezke, baina ez dute akumen luzerik (79,80) >> 7

5 Zurtoin, zorro eta hostoek ildaska sakonak dituzte eta latzak dira (zeharebakiduran irtenune irregular handiak ikusten zaizkie) >> J. striatus Schousboe ex E.H.F. Meyer Geof., 20-60 cm. V-VIII. Ingurune hezeak; 400-700 m. Arroak, iparrald ek o mend ia k eta tart ek o mend ie n mend eb ald ek o erd ia: BB. Med.-Atl.
- Zurtoin, zorro eta hostoek azaleko ildaskak dituzte, ez dira latzak (ez dute irtenune handirik zehar-ebakiduran) >> 6

6 Landareak zurtoin herrestari estoloi-emaileak ditu; lurpeko errizoma mehea da edo falta da; (2,5)3-4 mm-ko periantoa; (3)4-5,8 mm-ko kapsulak (77) >> J. fontanesii Gay Geof., 10-40 cm. VI-IX. Leku hezeak; 300-1200 m. Han-hemenka, lurraldearen erdiko herenean: B. Med. (hainbat esk.).
- Landareak ez du zurtoin herrestari estoloi-emailerik; lurpeko errizoma lodia da; 1,8-2,8 mm-ko periantoa; 2,5-3,5 mm-ko kapsulak (78) >> J. acutiflorus Ehrh. ex Hoffm. subsp. acutiflorus [J. sylvaticus auct., non Reichard] Geof., 25-110 cm. VI-IX. Zohikaztegiak eta leku lohitsuak; Si; 0-1100 m. Lurraldearen iparreko erdian hanhemenka: B(U). Eur.

7 Lore-elkarte trinkoa, 50-80 glomeruluk osatua; glomeruluok 2-4 mm zabal dira, eta 2-4na lore izan ohi dituzte (79) >> J. anceps Laharpe Geof., 20-60 cm. VI-VIII. Hezeguneak itsasertzeko hondartzetan; 0-50 m. Itsasertzaren ekialdeko muturra: B. Med. W-Atl.
- Lore-elkarte laxoa, gehienetan 1-40(80) glomeruluk osatua; glomeruluok 4-10 mm zabal dira eta 3-15na lore dituzte (80,81) >> 8

8 Kanpoko tepaloek punta kamutsa dute edo ia kamutsa, maiz mukroiduna, eta 2-2,7 mm luze dira, beltzezkak; lore-elkartearen adarrak tente daude; 0,4-0,7 mm-ko anterak (80) >> J. alpinoarticulatus Chaix [J. alpinus Vill.] Hemikript. (geof.), 5-30 cm. VII-IX. Zohikaztegi eta iturburu subalpetarrak; 1300-2000 m. Pirinioak: BB. Zirkunb.
- Kanpoko tepaloak zorrotzak dira, 2,5-3,5 mm luze, berdexkak, arreak edo gaztaina-kolore ilunekoak; lore-elkartearen adarrak tenteak, zutituak edo tartekoak dira; 0,7-1 mm-ko anterak (81) >> J. articulatus L. [J. lampocarpus Ehrh. ex Hoffm.] Hemikript. (geof.), 5-70 cm. VI-IX. Askotariko ingurune hezeak; 0-1700 m. Ia lurralde osoa: A. Zirkunb. (subkosm.)

4. TALDEA [Landare bizikorra; baditu zurtoineko hostoak, edo bestela hosto guztiak oinaldean ditu baina ez dira zurtoin-antzekoak; hostoak beteak edo kofadunak dira, ez dute ez barrunberik ez zeharkako trenkadarik; loreek 2 brakteatxok osatutako inbolukrua dute, eta banaka edo 2-3naka daude]

1 Lore-elkarteak bera baino askoz luzeagoak diren 2-4 braktea hostokara ditu (82,83) >> 2
- Lore-elkarteak ez ditu bera baino askoz luzeagoak diren 2-4 braktea hostokara (84,87) >> 3

2 Lore-elkarteak 1-4 lore ditu; tepalo marroi beltzezkak; belarritxoek eta inbolukruaren brakteatxoek litsak dituzte (82) >> J. trifidus L. Hemikript. (geof.), 10-30 cm. VII-VIII. Larre harritsu subalpetarrak eta harkaitzetako pitzadurak; Si; (800)1500-2200 m. Pirinioak eta iparraldeko mendien ekialdeko muturra: BB. Bor.-Alp.
- Lore-elkarteek 4 lore baino gehiago dituzte; tepalo berde-horixkak; belarritxoek eta brakteatxoek ez dute litsik (83) >> J. tenuis Willd. Hemikript., 15-50 cm. V-IX. Aldizka nahiko hezeak egoten diren lurrak, leku eraldatuetan; 0-800 m. Pirinioen iparraldeko haran atlantikoak: B; Ebro Harana: BB. Sarr.: Ipar Amerika.

3 Landareak oinaldeko hosto asko ditu, errosetan jarrita (84) >> J. squarrosus L. Hemikript., 15-50 cm. VI-VIII. Lur heze zohikaztsuak; Si; 850-1700. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B. Eur.
- Oinaldeko hostoak 1-5 dira eta ez daude errosetan >> 4

4 Hosto ia zilindrikoak, kofadunak, denak zurtoinean; kanpoko tepaloak zorrotzak edo akuminatuak dira; landare sendoa, 1 m eta gehiagoko garaiera izan dezakeena (85) >> J. subulatus Forsskal Geof., 40-120 cm. V-VII. Milazkadiak eta sakonune gazikaren orlak, padurak; (0)250-500 m. Ebro Harana: B; itsasertza: BB. Med.-Atl.
- Hosto lauak, ildaskatuak; tepalo guztiak kamutsak dira; landare txikia, gehienez 60 cm garai (86,87) >> 5

5 Anterak 0,5-1 mm luze dira, harizpiak baino 1-2 aldiz luzeagoak; 0,2-0,5 mm-ko estiloa; kapsulak periantoa baino nabarmen luzeagoak dira; zurtoinak maiz oinaldean estuak dira (86) >> J. compressus Jacq. Geof., 7-40 cm. V-IX. Padurak eta ur gezen ertzak; 0-600 m. Ia lurralde osoan, han-hemenka, behealdeetan: B. Zirkunb.
- Anterak (1)1,2-2(2,4) mm luze dira, harizpiak baino 2,5-5 aldiz luzeagoak; 0,8-1,3 mm-ko estiloa; kapsulak eta periantoa ia luzera berekoak dira; zurtoin ia zilindrikoak (87) >> J. gerardi Loisel. subsp. gerardi Geof., 6-60 cm. V-IX. Kostaldeko eta kubeta endorreikoetako gatz-lurrak; 0-700 m. Itsasertza eta Ebro Harana: U. Zirkunb.

HIBRIDOAK: J. effusus x J. inflexus (J. x diffusus Hoppe)

There are currently no posts in this category.