Hondarribia

Iskulin trikuharria

J. M. BARANDIARANek zionez: Trikuharria. Tumulua 16 m. diametrokoa. Ganbara 3 harlosakoa. Argitaratutako oin-planoak dionez, alboko harlosa bat falta diezaioke, trikuharri labur itxi bat dirudi. Ardatz nagusiaren norabidea IE-HMkoa da.
Gaur egun: Tumulua 9 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Erdiko kraterrean, 3 m. diametrokoa eta 0,80 m. sakonerakoa, harkosko bakar batzuk ikus daitezke. Tumulu gainean badaude beste harkosko batzuk, 0,90x0,60x0,13 m.ko bat azpimarragarria delarik. Bertako hareharriak.
Bere endekapen haundia gaur egun duen ehiza postu erabilerari zor zaio.

...

Trikuharria. Tumulu jeitsia, 5 m. diametrokoa I-H eta 5,40 m. E-M, 0,35 m.tako altuera duelarik. Ganbara, kontserbatzen den tumulu zatiaren erdian dago, eta bata bestearekin paralelo dauden bi harlosek (80ºtako norabidean), barnekalderantz okertuak, 0,20 m. azaltzen direnak, eratzen dute. Bertako hareharriak.

Jaizkibel III  trikuharria

Trikuharria. Tumulu jeitsia eta itxuragabetua, 7,80 m. diametrokoa I-H eta 7 m. E-M, eta 0,10 m.tako altuera Hegoaldean eta 0.45 m. Mendebaldean. Erdiko kraterrean, 3 m. diametrokoa eta 0,50 m. sakonerakoa, harlosa bat dago zutik, 1 m. luzerokoa, eta 130ºko norabidean, ia lurrean azaleratzen ez dena. Bertako hareharriak.

Jaizkibel II harrespilak

Bost harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila. Ustezko diametroa: 8,50 m. Hamar lekukok osatzen dute, beraietik 6 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik HM-IIEko arkuan.
2.- Harrespila. Oso itxuragabetua. Ustezko diametroa: 7 m. Bederatzi lekukok osatzen dute, beraietik 4 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik mendebaldeko sektorean.
3.- Harrespila. Ustezko diametroa: 6.50 m. I-H eta 4,50 m. E-M. Zortzi lekukok eratzen dute, beraietatik 5 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik IMko sektorean.