hemikriptofitoa

Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.

Loreak eta adaskak.
Lore multzoa

Korola bioleta edo lila; (3)4-12(14) mm-ko ezproia.

Cyperus eragrostis

Glumak 2-3 mm luze dira; buruxkek 14-30 bat lore dituzte; gluma erorkorrak, errakiaren oinaldea agerian uzten dutenak; lore-buruek braktea lantzeolatuak dituzte; lorezil bat.

Loreak

Landare adartsua, kapitulu askorekin; loraldian oinaldeko hostoak hondatuta eta ihartuta daude.

Loreak

Loredun zurtoinek, goiko erdian behintzat, ile guruingabeak dituzte, batzuk luzeak, besteak laburrak eta meheagoak; fruituaren kalizak ezten tente/zutituak ditu, eta ildo sakonak ditu ia oinalderaino.

Argazkirik ez

Hostoak erdi-besarkatzaileak dira, gehienetan goiko aldea dute alderik zabalena, eta ertzetan hortz +- gakotuak dituzte; zurtoinak horixkak dira eta behealdean esfoliakorrak; (10)12-28 mm-ko petaloak; sepalo apikulatuak.

Loreak

Oinaldeko hostoak errosetan daude; zurtoineko beheko hostoak goikoak baino luzeagoak dira; lore eseriak edo ia, zima +- trinkoetan; korolaren gingilak zorrotzak dira edo kamutsak dira, 5 mm baino luzeagoak; kapsula kaliza baino luzeagoa da. [subesp:] Zurtoinek ez dute hegalik eta punta aldean soilik dituzte adarrak; loreak zima trinkoetan daude; korolaren gingilak 6 mm luze dira gehienez; kapsula kaliza baino luzexeagoa da.

Loreak

Lore-elkartea muturreko galburua da, lore-multzo handiekin brakteen galtzarbeetan; 2-9 cm-ko hostoak, aurkakoak edo bertizilatuak; landare iletsua, normalean.

Teucrium scorodonia, Aralar, Uztailean

Kalizak ezpain bi ditu eta goiko hortza besteak baino askoz handiagoa du; korola zuri-horixka; hostoek txorten luzea dute, orriaren oinaldea bihotz-itxurakoa edo moztua dute eta gehienetan nerbio-sarea dute.

Loreak

Korolak kanpo aldean ez du guruin-ilerik eta oinaldean estua da; kapituluek 15-35 mm-ko kandua dute.