hemikriptofitoa

Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.

Argazkirik ez
...

Sustrai lodia, arbi-itxurakoa; loreak luku estuan daude; pedizeloak loreak baino laburragoak dira eta brakteatxoak oinaldetik sortzen zaizkie; kalizaren hortzak tente daude eta gehienetan ez dira zerradunak; korolaren herena zatiturik dago.

Argazkirik ez
Loreak

Hosto-gainak berdexkak dira, eta hosto-azpiek eta landare osoak ilupa grisaxka dute, mehea eta iraunkorra; zurtoinaren goialdea angelutsua da; panikulak adar tenteak ditu; korolek 15-20 mm-ko diametroa dute.

Lorea

Kardilaun labur-laburra, gehienez 1 mm luze; brakteen luzakinak marroiak izan ohi dira, triangeluar/lantzeolatuak, eta ez dituzte erabat estaltzen brakteak; erdialdeko hostoak gehienetan estuak eta lantza-itxurakoak dira.

Loreak

Zurtoineko hostoak estuak eta luzangak dira, 3-5 cm luze, lakainak ez dituzte denak plano berean, eta lehen mailako 15 lakain baino gehiago dituzte; inbolukruaren brakteak ia ilegabeak dira.

Lorea

Korola urdinak edo bioletak, inoizka albinoak, 10-15 mm-koak; hosto guztiak osoak edo oxkardunak dira; kalizaren beheko ezpainak lantza itxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo ile leun bakanak dituzte.

Lorea

Zurtoinak gehienetan adartsuak dira, eta kapitulu bat baino gehiago dute; beheko hostoen orria espatula-itxurakoa da, zabala, eta sartune ez oso sakonak ditu. Hostoak ez dira mamitsuak ez lodiak, eta hosto-ertzetako sartuneak sakonak dira beste subespeziearen aldean.

Loreak

Zurtoinek ile zutituak dituzte; hostoek 3-5 nerbio dituzte; beheko hostoek gehienetan 1 mm-tik gorako ileak dituzte, goikoek ertzetan guruin-zilioak dituzte; sepaloek guruin-zilioak dituzte; petalo arrosak (zimeldu ahala urdinera egiten dute).

Lorea

Landare bizikorra; errizoma sendoa.