geofitoa

Begiak lurpean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Adibideak: Scilla verna, Phragmites australis, Pteridium aquilinum.

Loreak

Polinio paraleloak, elkarren alboan.

Lore pare bat

Labeloak hiru gingil luze eta oinaldean orri-antzeko bi toles ditu; lore-elkarte piramidal edo zilindrikoa; erretinakulu bakarra, burtsikuladuna; tuberkulu osoak.

Loreak

Labeloak hiru gingil luze ditu, eta periantoaren beste atalen kolore berekoa da; ezproia 7-20 mm luze da, obulutegia baino luzeagoa; hostoak gehienez 20 mm zabal izan ohi dira; loreek usain gozoa baina ahula dute.

Loreak

Loreak udazkenean garatzen dira, hostoak zimeldu eta gero; periantoak (5)10-25 cm-ko hodia du; tepalo guztiek kolore berdina dute, malba eta purpura bitartekoa.

Loreak

Zurtoinak ez du ezkata-itxurako hostorik; braktea osoak; tuberkulu hutsak.

Landarea

Hostoak (10)15-40(50) mm zabal dira; erraboila horixka, teilakaturik dauden ezkata bakanez estalita, normalean 20 mm-tik gorako diametroa duena.

Loreak, Astigarragako Bentaren inguruetan

Hipokiloak oinean kilo bakarra du, osoa edo pixka bat ildokatua.

Lorea

Labeloa 10-14 mm luze da, eta albo-gingilen gainean ez da mehartzen; batzuetan petaloak zabal eta laburrak dira.

Loreak

Labeloak ertzean 2-6 mm zabaleko zerrenda horia du.