Feb

Viburnum tinus, San Pelaio ermitarako bidean

Hostoak osoak, iraunkorrak, larrukarak, meheak dira, eta azpialdean ile banaka batzuk dituzte nerbioen gainean; arrautza-itxurako drupak, urdinak
metal-distirarekin edo ia beltzak.

Allium roseum, Ubaguako arroileko bide bazterrean.

Erraboilaren kanpoko tunika larrukara da, eta sakonune txikiak ditu; kordotxak (2)3-4 atal ditu; tepalo arrosak edo zuriak, erdiko nerbioa arrosa dutenak; hostoak (2)4-6 dira.

Loreak eta hostoak

Hosto gazteek ile luze zuzenak dituzte; fruitu ilaundunak; mulu laxoa; adar nagusia luzea da.

Loreak

Labeloa 13-16 mm luze da, zehar-ebakiduran ganbila, ez oso iluna, eta ertzean hori-berdexka; petalo angeluzuzenak, lauak; espekulua pixkanaka desegiten da lorearen eztarriraino heldu gabe; lore deflexuak.

Loreak

Hostoak hirunaka daude; kono asimetrikoak; konoen oinaldeko kanpo-ezkaten apofisiak irtenagoak dira gainerakoak baino.

Loreak eta hostoak

Kapsulek 4-5 x 7-10 mm dituzte; kapsulen gingilak oso zapalak dira, dibergenteak; pedizelo luzeak, 5-30 mm-koak; korolek 8-10(12) mm-ko diametroa dute.

Landarea

Urteroko landarea; zurtoinek (0)2-6 hosto dituzte, oinaldekoak baino txikiagoak; oinaldeko errosetak loraldian iraun egiten du; 4(6) lorezil; fruituak zurtoinaren kontra jarrita daude gehienetan, eta denek, behekoek ere bai, loreak gainditzen dituzte.

Loreak

Gehienetan kapituluetako lore guztiak hodi-itxurakoak dira eta dago ligularik; landareak ez du guruin-ilerik; inbolukruak 8-10 braktea gehigarri ditu, eta bai hauek eta bai braktea nagusiak beltzez orbandurik daude.

Lore eta hostoak

Hosto-ertz eta sepalo ziliodunak.