Mai

Loreak

Anterak (5)6-9(10) mm luze dira, harizpiak baino nabarmen laburragoak; lore-elkarteak 3-8 lore ditu eta gehienetan bakuna da; hostoak 04-1 cm zabal dira.

Loreak
Loreak

Lore-elkarte trinkoa, bulbilorik ez duena; kordotxak 2(3) atal ditu, zorrotzak eta normalean iraunkorrak; zurtoinak erraboilatxoak eduki ohi ditu oinaldean, erraboilaren gainean.

Konoak eta hostoak

Estomak hosto-azpietako bi zerrenda zuri nabarmenetan daude; konoak zabal bezain luzeak dira eta haien ezkata hazi-emaileen puntak kanporantz okertuta daude; kimu berriak glaukoak dira.

Loreak

Labeloa oso ganbila da edo ia kopa-itxurakoa, konkor oso leunak ditu, eta oinaldean ile laburrak ditu.

Landarea

Errosetako hostoen gingilak ia linealak edo obobatuak edo tartekoak dira, 4-12 mm zabal, haien luzera eta zabaleraren arteko zatidura 2-4 da eta erdikoak 0,5-1,5 mm-ko hortzak ditu (orriaren erradioaren %2-7).

Argazkirik ez

Errosetako hostoek 7-9 gingil dituzte; gingilok, ia beti, oinalde estua dute, 1-3 mm-ko txorten gisakoa, eta erdialdean ez daude teilakaturik.

Hosto eta fruituak

Hostoen gingilek punta triangeluarra dute eta bakoitzak 0-3 hortz ditu; disamarek hegal guztiz dibergenteak dituzte, ia-ia aurkakoak; loreak korinbo tenteetan daude.

Loreak

Zuhaixka txikia, adar zurkarekin; hosto linealak edo lantzeolatu estuak, 1-5 mm zabal; fruituen pedizeloak 1-2 mm luze dira; fruituak 1-1,5 mm zabal dira eta ebakidura +- biribila dute.

Lore eta hostoak

Lore horiak, pedizeloak eta obulutegiak ia luzera berekoak dira; zurtoinak ia zilindrikoak dira; hostoak neguan falta dira, erdiko nerbio nabarmenak dituzte, eta ez dute usain berezirik; haziak marroi ilunak dira eta erori egiten dira kapsulak irekitzean.