Jun

Bellis perennis

Hostoak obobatuak/espatula-itxurakoak dira, txortenean kolpetik estutzen dira, eta nerbio bat dute; inbolukruaren brakteak 3-5 mm-koak dira, kamutsak; 4-8(11) mm-ko ligulak.

Argazkirik ez

Landareak, eskuarki, bi urtez behingoak dira; hostoek (1)2-5 cm-ko litsak dituzte, ile-antzekoak, bigunak; (2)3-7 cm-ko hosto-zorroak; ginbailak muturretan egon ohi dira, eta (6)12-25(30) erradio dituzte; fruitu gozoak.

Argazkirik ez

Pedizelo eta perianto guruingabeak; dilista- edo triangelu-itxurako akenioak; hosto-azpiek ia ez dute ilerik; okreek azalean ile bakanak eta ertzean zilio luzeak dituzte.

Argazkirik ez

Landarea 20-60 cm luze da; zurtoinak ilez jantzita daude; lore-elkartearen ardatzak guruin-ileak ditu; hostoen oinaldea biribila da, edo bihotz-ixurakoa; hostoen ertzak osoak edo altzodun-horztunak dira, eta txortena ildaskatua eta hegalgabea; lore-elkarteak lore bakanak ditu; lokulu biko fruituak.

Argazkirik ez

Hostoek txorten estua dute, orriaren erdia bezain luzea gutxienez; lorezil-harizpiak marroi beltzezkak dira, 3 mm baino laburragoak; loreak marroiak dira, ez dira ikusgarriak; kapsulek 6-30 hazi dituzte; haziak 1,5 milimetro baino laburragoak dira. Hostoek 5-9 nerbio dituzte eta orria moztua edo bihotz-itxurakoa dute; galburu puntaestuak; kapsulek 10 hazi baino gutxiago dituzte; 1,2-1,5 mm-ko haziak; landare bizikorra.

...

Landare erraboiladunak; zurtoin hutsak; lerro-itxurako hosto ildaskatuak.

...

Hosto linealak edo lineal/lantzeolatuak, 1-5 mm zabal; zurtoineko hostoen zorroak zabal baino 2,5-6 aldiz luzeagoak dira; braktea orbelkarak, zaharrak direnean marroiak.

...

Urteroko edo bi urtez behingo landareak, ile luze asko dituztenak goiko zatian, batez ere lore-elkartean; petaloek ez dute elkar ukitzen eta orri estu eta luzanga dute, gehienez 3,5 mm zabal; oinaldeko hostoak kamutsak izan ohi dira.

...
Loreak

Zurtoineko hostoak eseriak dira; azken mailako hosto-lakainak estuak eta oso zorrotzak dira.