Nuestra Señora de la Paz ermita

Enezubi·k

07/02/2026 - 21:30

Nuestra Señora de la Paz. Areatza (Pagomakurre)
Nuestra Señora de la Paz. Areatza (Pagomakurre) ©Enezubi (20250813)
1236 klik
Mota:Ermita
Udalerria:Areatza
Mendea: XX - 3. laurdena
Iraupen egoera: Bueno

 

Pagomakurre mugartean, Gorbeia mendiaren magalean, oinplano angeluzuzeneko ermita hau dago. Burualde zuzena dauka, eta isurialde bikotxeko estalgia. Gailurra fatxada nagusiaren perpendikularra da.

Aparailua bistako kareharrizko harlangatxezkoa da, eta angeluak kareharrizko harlanduakaz sendotuta dagoz. Harlanduok sarrerako ateburu dobelaturako be erabili dira. Zokalo lodiagoa dauka hormen behekaldean, ermitaren perimetro osoa zehartzen.

Zoladurea lauzak imitetan dituan markautako hormigoizko plaka bat da. Altarearen aldean goragune bat dago.

Esan dan moduan, estalgia isurialde biko teilatu bat da, zementuzkoa, eta barrukaldean zarpiauta.

Sarrerea aurreko fatxadan dago. Fatxadea, barriz, guztiz edegita dago, kuruztoki modura, eta erdian barrura sartzeko edegita dagoan metro bateko altuerako hormatxu batek babesten dau, baita metalezko hesi batek be, behekaldean bolutak daukiezan barrote lerromakurrak dituana. Ateburuak, esan dan lez, dobelak ditu. Harrizko eskilara-maila bi ditu, ermitako zoruaren eta kanpokaldearen arteko aldea gainditzeko. Sarrerearen alboetan, landa-estiloko ontzi bi dagoz ur bedeinkaturako, ia arbastatu bako harriz egindakoak eta putzutxu banagaz.

Alboetako hormetan edegitako leiho zorrotz biren bidez argiztatzen da. Burualdearen albo banatan dagoz, simetrikoki antolatuta eta burdinazko sare lauagaz itxita. Sarrerak berak be argi naturala emoten deutso barrukaldeari.

Ermita eregi barria da, aurrekari historikorik bakoa. 1972-1974an eregi eben, Areatzako uribilduaren ekimenez. Inskripzino batek  haren kontsagrazino-datea gogorarazoten desku: BAKEAREN AMA / MADRE DE LA PAZ / PAGOMAKURREN /1974-7-91.

Comments

No comments.

Near targets

None.

Beste mapatan ikusi

Waypoints