San Isidro ermita

Enezubi·k

07/30/2025 - 17:45

San Isidro Ermita. Zeanuri
San Isidro Ermita. Zeanuri ©Enezubi (20250730)
21 klik
Mota:Ermita
Udalerria:Zeanuri
Mendea: XX - 2. laurdena
Iraupen egoera: Ona

San Isidro ermitea gehiago da eleizea ermitea baino, bere tamainuari erreparauta. Hain zuzen be, aldi baterako Andra Mariaren eleizearen ordez erabilteko eregi eben, XIX. mendearen bigarren erdian, ha oso egoera kaskarrean egoan-eta garai hartan.

Ermitea eregiteko lanak 1866 inguruan hasi ziran, Andra Mariaren parrokia-eleizea itxi egin behar izan ebela-eta, oso egoera txarrean egoalako y egiturazko obrak egin behar ziralako bertan. Hasieran, parrokiako jaunartze-lekura eroan zan gurtza, baina, oso leku estua zanez, behin-behineko tenplu bat eregitea erabagi eben.

Horrenbestez, 1866rako hasita ei egozan beharrak1, eta 1867rako erabilten ei eben. Halan ondorioztatzen da Zeanuriko herritarrek San Isidro eleiza hau konpontzeko 1884an egindako eskari batetik, non esaten dan “priseagaz eregi ebela (…) 17 urte lehenago”. Priseagaz eregite horren ondorioz, hau salatu eben: “Hormek ez daukie euren neurrirako behar adinako sendotasunik, eta horma-bularrak barrukaldean besterik ez dagozanez, joerea daukie jausteko kanporantz, hau da, eleizearen itxuretan areka eratuz igaroten dan errepiderantz.

Konponketa egiteko, bost horma-bular proiektatu ziran sortaldeko fatxadarako, kaleko aldeko hormarako. Obra ha ez zan egin, ez dago-ta halako horma-bularrik, baina, itxuraz, artean eleizea zan harek zutik irautea lortu eban.

1936an beste barrikuntza batzuk egin ziran: sabai y paretetako tenple-pinturea, sabai aizunen konponketea, zarpieteak y arotzeria-lan txikiak.

1961ean zoruko oholen ordez terrazoa ipini eben, egurra ustelduta egoan-eta. Era berean, une ha aprobetxau eben eleizea, hiru altarak y korua margotzeko.

Azken barrikuntzea 1992an egin zan: estalgia konpondu y barruko y kanpoko paretak zarpiau y margotu ziran, baita zorua zaharbarritu (leundu y distirea emon) y instalazino elektrikoa barritu be.

San Isidro ermitea xumea da, seguruenik arineketan eregi ebelako hasieran. Ez dauka nabarmentzeko moduko xehetasun formalik, y ezaugarri aipagarrienak tamainu handia y neurriz kanpoko luzera dira.

Comments

No comments.

Near targets

San Antonio? ermita (92 m.ra) · Plaza udalerri-burua (166 m.ra) · Piedadea ermita (534 m.ra) · Otzerinmendi auzoa (681 m.ra) · Ibarguen auzoa (801 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints