Zarandoako San Salbabatore ermita

Enezubi·k

06/10/2026 - 08:21

San Salvador Ermita. Larrabetzu (Astoreka)
San Salvador Ermita. Larrabetzu (Astoreka) ©Enezubi (20261006)
814 klik
Mota:Ermita
Beste izenak: San Salvador
Udalerria:Larrabetzu
Mendea: XI
Iraupen egoera: Bastante bueno

Gaur egungo eraikina guztiz berriztatuta egon arren, Bizkaiko tenplurik antzinenetako bat omen da, gutxienez XI. mendekoa.

Oinplano angeluzuzena, harlangaitz-hormak eta teilazko estalpea, teilatu-zurajearen gainean dagoena, dauzka. Ermitaren barruan harlauza handietako zorua dago. Aipatzekoa da hegoaldeko horman dagoen atea: mensulen gainean datzan pieza bakarreko ateburua du, harlangaitz-hormekin kontraste handia egiten duena.

Ate horren aurrean, harrizko hiru maila daude. Badago oso deigarria den elementu bat: ermitaren burualdean, aldarearen atzean, harri bakar batean zizelatutako leihoa dago. Bao txiki bi ditu eta, horien gainean, zulo borobil bi. Ermitaren antzinako jatorria adierazten du leihoak: izan ere, hor bertan zegoen ermitatik hartu eta berrerabili zuten. Leiho prerromanikoa da eta XI. mendekoa omen da.

Gaur egun ermita hutsik dago, 1967. Urtez geroztik kulturik ez dago eta.

Aldare-mahaiaren ordez disko-formako estela erabili zuten, egun Bizkaiko Arkeologi Museoan dagoena. Estelak alde banatan gurutz bat dauka, zirkulu batean inskribatua: atzeko-aldean dagoenak hortz-formako apaingarriak ditu. VII. edo VIII. mendekotzat jo dute. Hilarria omen da, leku horretan bertan egon bide zen antzinako nekropoli batetik hartua.

Comentarios

No comments.

Near targets

None.

Beste mapatan ikusi

Waypoints