Bagoandieta mendia

zuriain·k

2009/10/16 - 08:39

Bagoandieta
Bagoandieta ©zuriain (2009-10-16)
2446 klik
Altuera:1.109 m
Beste izenak: Larramun
Mendialdea:Adi
Abiapuntuak:
  • Zilbeti
  • Lintzoain
  • Bizkarreta-Gerendiain
  • Sorogain
Lurraldea:Nafarroa

Iretako Gainetik hegoaldera Adiren kateak altuera galdu eta larre zabalek ordezkatzen dituzte pagadiak. Erliebea ere leundu eta muino eta bizkar leunak jaisten dira Erroko mendaterantz, pinudi itxiz jantzita.
Iretako Gainarekin batera igotzen ohi dira mendixka hauek. Izan ere, Kizaungo lepoak elkartzen ditu Iretako Gaina eta Astobiako muino belartsua, bien igoera erraztuz. Astobiatik hego-ekialdera Bagoandietako gailurra dago, altuera eta eite beretsukoa, baina agian ikuspegi zabalxeagokoa. Bien arteko lepo zabalean Mugarriko trikuharria aurkituko dugu, zonalde honetako abeltzaintzaren garrantzia eta antzinatasunaren lekuko isila. Iparralderantz, Mearondo eta Ixpuluketa muinoak gelditzen dira. Azken honek errepetidorea dauka gailurrean.
Pista ugarik zeharkatzen dituzte larreak, herrien arteko komunikazioa zein aziendaren zaintza erraztuz. Hala ere, ingurune bakarti eta baketsua da... ehiza sasoitik kanpo, jakina.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Erroibar (170 m.ra) · MUGARRI trikuharria (407 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..