Beillurti mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Beillurti
Beillurti ©zuriain (2009-03-16)
3653 klik
Altuera:1.113 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak: Arnegi

Laurinaga-Adartza mendilerroaren paraleloan, beste kate apalago bat luzatzen da ekialdean, Leizateka mendia eta Arnostegiko lepoa abiapuntu duena. Behean, oso behean gelditzen dira Luzaide eta Arnegiko herriak, mendi-mazela erraldoiek estuturik.
Eite leuneko mendia duguBeilurti, lepo zabalak eta muino belartsuak aurkituko ditugu mendikate osoan... baita pista asfaltatu franko ere. Horrek, eta inguruko herrietatik abiaturik dauden desnibel ikaragarriek, txirrindularien paradisu bihurtzen dute mendialde hau.
Askotan bezala, zerrendako mendia ez da inguruko interesgarriena: urrutira joan gabe, Hostategi eta Itxatxegi bezalako mendiek itxura ederragokoak dira, baita, zer erranik ez, Leizateka edo Txangoa bera. Ohiko ibilbidea Arnegitik abiatzen dena bada ere, Orbaitzetako Olako pistatik ere txango luze eta interesgarri bat egin genezake.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Leizateka eta Beillurti mendiak Orbaitzetako Olako pistatik Orbaitzetako Olako pista zuriain

Iruzkinak

    Kaixo mendizaleok.
    Aurrekoan izan nintzen paraje hauetatik eta tokia zoragarria iruditu zitzaidan, bertara joateko Arnegira iritsi eta zubia pasa aurretik Luzaidera doana ezkerretara igoera estu eta aldapatsu batetik gora joan. Ni kotxez joan nintzen, bestela Arnegin kotxea utzita goraino luze eta dena maldan gora da, hala ere, kotxez igotzeko primera sartu behar da errebuelta eta malda gogorretan. Behin goran egonda, Beillurti eta gainerako tontorrak egin ditzazkezu alfonbra berdea dirudien paisaian.

Gertuko helburuak

BELLURTI etxola hondoa (334 m.ra) · NEGUSARO 1 hego tumulua (428 m.ra) · NEGUSARO hego harrespila (459 m.ra) · NEGUSARO 2 erdi tumulua (494 m.ra) · BEILLURTIKO ERREKA etxola hondoa (658 m.ra) · BELLURTI hego etxola hondoa (832 m.ra) · HEGANZO 3 harrespila (892 m.ra) · HEGANZO 1 harrespila (894 m.ra) · HEGANZO 2 harrespila (898 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..