Buskil mendia

zuriain·k

2010/05/17 - 12:53

Buskilgo gailurra
Buskilgo gailurra ©zuriain (20100515)
1878 klik
Altuera:638 m
Beste izenak:
  • Mariamalo
  • Piedras Blancas
Abiapuntuak:
  • Tafalla
  • Artaxoa
Lurraldea:Nafarroa

Tafalla eta Artaxoa arteko lurraldea erliebe leunekoa da. Ugariak dira mediterranear erako landaretzaz koroaturiko bizkar luzeak eta labore soroek hartutako sakanak. Erreniaga eta Muru-Artederretako bazterretatik Gerinda eta Uxueko mendilerroetaraino, haizerrota basoek Nafarroako Erdialdeko gain gehienak hartuak dituzte. Horregatik, atsegina da Buskil bezalako mendi basatiak aurkitzea.
Txango luzeenak Tafallatik abiatzen badira ere, pista gogaikarriak erabiltzen dituzte hurbiltzeko -hori bai, primerakoak txirrindulaz joateko-. Hurbilagotik abiatu nahi izanez gero, Artaxoako errepidean, Tafallatik bost bat kilometrora dagoen Caserio del Montearen ondotik atera gaitezke.
Buskilgo gailurrean erpin geodesiko erraldoia aurkituko badugu ere, ez da inguruko gainik altuena. Ohore hori Sarrea edo Oihanburu gainak du, 650 metrokoa baita. Hala ere, egun argietan gailurretik izanen dugun ikuspegia ezin zabalagoa izanen da, Nafarroako erdialde eta Erriberako bazter guztiak izanen baititugu begien gozagarri.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..