Eskamelo mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Eskamelo
Eskamelo ©Enezubi (20250930)
3965 klik
Altuera:1.292 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak: Pipaon
Lurraldea:Araba

Hainbat tontorrez osatutako mendia, hiru bereziki nabarmentzen direlarik: El Cuervo mendebaldean, Eskamelo bera erdian eta Castillo de Vallehermosa ekialdean. Pipaon da gertuen duen herria, iparraldean zabaltzen den bailara zabalaren erdi-erdian eta horixe abiapuntu "ofiziala". Herrerako mendateak ordea erraztasun gehiago eskaintzen du, Pipaon mendatea baino mendebalderago. Batetik nahiz bestetik gandorreko bidea bera da Pipaon mendatetik aurrera: ezpel eta haitz artean gora eta behera etengabea eta, azkenean, lau metroko hormatxo bat harriari helduta igo beharra.

Mendialdea*: Toloño

Iruzkinak

    Polita eta erraza mendi honen igoera Herrera portutik, azken txanpa eskuz erabili behar izan arren. Errioxako ikuspegi ederra hemendik daukaguna.

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 41·ra, 41 guztira