- Ilunberri
- Liedena
- Leire
Ibarrako arroilak bereizten du Leireko mendilerroaren mendebaldeko muturra multzo nagusitik, bizkar luze bat isolatuz. Gorabehera handirik gabeko eta ezpelez jositako mendi honek, ordea, labar ikusgarriak altxatzen ditu hego-mendebalderantz, hurbileko Irunberriko Arroileko hormekin lehiatu nahiz bezala. Malkar zorabiagarriek, harrizko zubiek, gendarme bakartiek elkar hartzen dute bideari xarma berezi bat emateko. Nolanahi ere, kontuz ibili behar da haurrekin edo ohitura handirik gabeko jendearekin joanez gero. Bideak zailtasun berezirik ez duen arren, amildegi handietatik hurbil dabil uneoro, eta zenbait tokitan eskuak erabili behar izanen ditugu harriari heltzeko. Kable bat dago jarrita tximinia txiki bat errazago igarotzeko, eta bidea oro har malda handikoa da.
Harrigarriro, Trinitateko erpin geodesikoa ez dago bizkarreko gailurrik altuenean. Antza denez, teknikoek urrundik ikusteko moduko toki bat aukeratu zuten, garaiagoak diren Romastaka (931m) eta Ibarra (989m)gainei muzin eginez.
Bide eder bat markaturik dago Trinitateko baselizatik erpin geodesikoraino eta bertatik, labar eta malkarretan behera egiten du Irunberriko Arroileko bidearekin bat eginez, txango zirkular eder baterako aukera zabalduz.
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Ibarra eta Trinitatea Irunberriko arroilatik | Irunberriko arroileko aparkalekua | 750 m | inaxio |
Iruzkinak
Gertuko helburuak
Irunberri I arkua, begia (274 m.ra) · Irunberri II arkua, begia (697 m.ra) · Irunberriko Trinitatea eraikina (935 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..


ikusgarria da lekua
ikusgarria da lekua. egingo diot bisita halako batean. ibilbidea prestatzeko gomendiorik?
Kaixo, Inaxio. Oraintxe
Kaixo, Inaxio. Oraintxe jarriko dut tracka eta ibilbidea, baina gomendiorik hoberena zera da, bero egunetan ez joatea: ia ez dago toki ospelik, zuhaitz gutxi eta eguzkitara egin behar da bide gehiena. Beraz, ur asko eraman eta arropa egokia!