La Fuentona mendia

Jose·k

2012/07/31 - 20:04

Hementxe jaiotzen da Ebro ibaia
Hementxe jaiotzen da Ebro ibaia ©Jose (20120722)
1030 klik
Altuera:885 m
Lurraldea:Kantabria

Fontibre herrian La Fuentona izenaz ezagutzen den iturburu hau aurkitzen da. Ebro ibaiaren sorburu bezala hartzen da, 1987an Geologia eta Meatzaritza Institutuak egindako ikerketek horrela ez dela frogatu bazuten ere. Zertxobait mendebalderago, Pico Tres Mares-etik behera datorren Hijar ibaiaren emariaren zati bat lurrazpira filtratzen da (udan guztiz ezkutatzen da), eta La Fuentonako iturburuan agertzen da.
Inguruak parke bihurtu dira, eta zenbait bidexkek landaredi oparoaz gozatuz paseatzeko aukera eskaintzen dute. Aparkaleku bat eta pare bat jatetxe ere badaude bisitarien zerbitzura.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..