Rigloseko mailoak mendia

Jose·k

2006/12/09 - 23:00

Riglos herria mailoen oinean
Riglos herria mailoen oinean ©Jose (20060624)
1360 klik
Altuera:800 m
Beste izenak: Mallos de Riglos
Abiapuntuak: Riglos herria
Lurraldea:Huesca

Forma bitxiko haitz hauek aurre-pirinioetan kokatuta daude, Gállego ibaiaren ezkerraldean eta Riglos herriaren gainean.

Erreka-harri konglomeratuz osatuta daude, eta jatorria antzinako ibaien sedimentuetan dutela uste da. Sedimentu hauek orogenia mugimenduek altxatuak izan ziren, eta harrezkero euri-urak higatuak izaten ari dira, goialde borobilduak dituzten paretatzar ikusgarriak sortu direlarik.

Aurre-pirinioetako beste toki batzutan ere badira antzeko haitzak, neurriz txikiagoak badira ere, inguruan diren Murilloko mailoak eta Agüeroko mailoak adibidez.

Puro, Pisón, Castilla, Volaos, Cuchillo, Frenchín, Visera, Firé eta Fuso, zenbait haitz eta pareten izenak dira. Eskalada bide asko ireki dira pareta hauetan.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..