Saitsederra mendia

zuriain·k

2009/04/27 - 09:34

Saitsederra
Saitsederra ©zuriain (2009-04-27)
1789 klik
Altuera:1.418 m
Beste izenak:
  • Sisaderra
  • Seisaderra
Mendialdea:Uztarrotze
Abiapuntuak:
  • Izaba
  • Uztarrotze
Lurraldea:Nafarroa

Uztarrotzeko mendilerroa Atuzkarratzen iparraldean zabaltzen da, bien arteko muga lausoa delarik. Mendi garaiak dira, baina profil leun borobilekoak. Saihets pikuetako baso trinkoetan pinua eta pagoa tartekatzen dira, baina belarra da nagusi gainaldeetan. Borda ugariren hondakinek abeltzaintzari loturiko iragan baten berri ematen digute. Mendilerroko gailurrik inportanteenak Luno, Lakuaga, Barangaga eta Saitsederra dira, azken hau delarik denetan altuena.
M. Belaskoren hiztegian mendi honen izena "saihets" hitzarekin lotzen da, baita Erronkariko hizkeran "Saitsa" hitzaren adierarekin ere: Idiak bazkatzen diren toki eguzkitsua.
Barangagak, bestalde, "baranda" hitzarekin izanen luke lotura, "zubiko petrila".

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..