Tabar, Sierra de mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20070512)
2287 klik
Altuera:791 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Aldunate
  • Nardoze
  • Loiti
  • Tabar
Lurraldea:Nafarroa

Bizkar luze batek osatzen du mendi hau, Loitiko mendatean hasi eta 8 bat kilometro iparralderago amaitzen dena. Ez dago bizkar honetan halere gora-behera handirik, eta ordokitik tontorrera ere 300 metro eskas dira: nahiko apal gelditzen da beraz aldameneko Itzagaren itzalean. Tontorraren hegoaldeko bizkarrean mendebaldeko isurialdeko gari soroak ertzeraino heltzen dira, tarte batzuetan pasabidea bera oztopatuz; oinezkoen arrastorik ere ez da ageri tarte batzuetan. Ekialdeko isurialdean aldapa handiagoa da eta sastraka da nagusi gain aldean eta pinudia behe aldean. Iparraldeko bizkarrean bidezidorra ez da askoz nabarmenagoa, baina oztopo handirik gabe egin daiteke bidea. Erpin geodesiko batek markatzen du tontorra.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..