Altuera:833 m
Beste izenak:
Vivero
Mendialdea:Itzaga
Abiapuntuak:
- Zuazu
- Artaitz
Lurraldea:Nafarroa
Erraldoiaren itzalpeko ipotxa dugu Txarribizkar, eta gertatzen ohi denez, arreta eskasa jasotzen du mendi honek mendizaleen aldetik. Hala ere, Itzagaondoa eta Untzitiko bazter berriak ezagutzeko aukera emanen digu, baita historiaurreko herrixka baten aztarnak bisitatzeko ere, Iruagako gotorleku zaharra Txarribizkarreko ipar-mendebaldeko adarrean bai omen zegoen kokaturik. Egun antzinako harresiaren itzala besterik ez dugu somatuko, baina irudimenak beteko ditu errealitatearen hutsak.
Iruzkinak
Komentariorik ez..

