Urteroko landareak, mehe-meheak, kimu antzurik gabe (34)
Hosto larrukarak, lineal/lantzeolatuak, zirrindadunak, puntaluzeak; loraldian landareak begi sorrak ditu (35)
Hosto aurkakoak, ziliodunak; lore gorrixkak, banaka (36)
Petalo hori biziak; hosto zorrotzak, ertzetan ziliodunak eta puntan bizardunak, oinaldeko errosetan teilakaturik ez daudenak (40)
Petalo hori-berdexkak edo zurixkak; hosto kamutsak, ziliorik eta bizarrik gabe, oinaldeko errosetan teilakaturik (41)
Urteroko landareak, oso makalak, kimu antzurik gabe (47)
Loredun zurtoinak zurtoin herrestarien galtzarbeetatik sortzen dira; hostoak ez daude errosetan, eta lakain zorrotzak dituzte; lore zuriak (48)
Hostoek (baita pedizelo eta kalizek ere) ile asko dituzte, garatxo-antzekoak, muturrean duten guruina baino laburragoak; hostoek 3-5 lakain dituzte, kamutsak; petalo zuriak, obobatuak (52)
Hostoen lakainek mukroia dute eta gainaldean ildoak dituzte (53)
Hostoen lakainak kamutsak dira, ez dute ez mukroirik ez ildorik (54)
Iruzkinak
Komentariorik ez..
