Trifolium alpinum

inaxio·k

2025/07/21 - 21:17

Trifolium alpinum Culivillas sakanan
Trifolium alpinum Culivillas sakanan ©inaxio (20250720)
10 klik

Kalizak 5(6) nerbio ditu; korola iraunkorra, fruituan orbelkara (64)

 

Kalizak 10-20 nerbio ditu gutxienez; korola erorkorra, edo fruituan irauten duen korola martzeszentea (65)

 

Landare bizikorrak

 

Urteroko edo bi urtez behingo landareak

 

Loreek ez dute braktearik oinaldean; lore-buru eseriak edo ia; kalizaren eztarria lodiune batekin edo ilezko eraztun batekin itxita dago (73)

 

Loreek oinaldean braktea txiki bat dute; lore-buruek kandu luzea dute; kalizaren eztarriak ez du ilezko eraztunik ez lodiunerik (79,80a)

 

Loreak (16)18-22 mm luze dira; hostoxkak lantzeolatu/linealak dira; lore-buruen brakteak ± bat eginda daude, haien oinaldean inbolukru txikia eratzen dutela, lore-pedizeloak baino laburragoa (77)

Loreak 16 mm baino laburragoak dira; hostoxka obobatuak edo luzangak; brakteek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera (79,80)

 
Oso arruntaArruntaUrriaBakanaOso bakana
Generoa:Trifolium
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:5 cm
Tamaina gehienez:15 cm
Garaiera gutxienez:1300 m
Garaiera gehienez:2200 m
Ugaritasuna: Pirinio mendiak: A
Eskualdea: Pirinio mendiak
Ugaritasun indizea: Arrun­ta
Kokapena:

Iruzkinak

Komentariorik ez..